Lionel Hampton (Louisville, 1908ko apirilaren 20a - New York, 2002ko abuztuaren 31) estatubatuar jazz musikaria izan zen.
Besteak beste, Louis Armstrong, Benny Goodman, Charlie Mingus eta Clifford Brownekin jo eta abestu zuen. 1940an, bere orkestra eratu zuen berriro. Pianoa, bateria eta bibrafonoa jotzen zituen (Hamptonek erabili zuen lehenbizikoz bibrafonoa jazzean). Bere garaian, eredu nagusietako bat izan zen swing eta big band musikan. Hamptonen lanen artean, Vibraphone blues (1964) da aipagarriena.
Erreferentziak