Limako Hirigune Historikoa

Limako Hirigune Historikoa
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Kokapena
Estatu burujabe Peru
Peruko eskualdeaLima
Peruko probintziakLima province
District of PeruLima District
Koordenatuak12°03′05″S 77°02′35″W / 12.0514°S 77.0431°W / -12.0514; -77.0431
Map
Historia eta erabilera
UNESCOko Mundu Ondare Gunearen artxiboaren zuzenketa 1991
Arkitektura
Azalera259,36 ha
Gizateriaren ondarea
Irizpidea(iv)
Erreferentzia500 eta 500bis
Eskualdea[I]Latinoamerika eta Karibea
Izen-ematea1988 (XII. bilkura)
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Limako Hirigune Historikoa Lima hiriko erdigunea zaharra da. Lima eta Rímac barrutiek osatzen dute. Gutxi gorabehera 277.99 hektarea ditu. Francisco Pizarro konkistatzaile espainiarrak sortu zuen, 1535eko urtarrilean. Peruko Erregeorderriaren hiriburua eta espainiarrek Hego Amerikan izan zuten hiri handiena izan zen. Lurrikarek kalte handiak jasan zituzten arren, monumentu arkitektoniko ugari gorde ditu. 1988an, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen.[1]

Berreskuratzeko lanak

Limako hirigune historikoan erregimen berezia sortuko duen lege bat onartu du Peruko Gobernuak, Unescok Gizateriaren ondare gisa katalogatuko hiria babesteko eta garapen ekonomiko eta iraunkorra sustatzeko. El Peruano egunkari ofizialean argitaratutako arauaren arabera, erabakiaren helburua da «Limako hirigune historikoaren bizigarritasun-baldintzak hobetzea, zentro bizi bat sustatzeko, egoera txarrean dauden etxebizitzen prekarietatea lehengoratzea sustatuz eta Hirigune Historikoan etxebizitza-defizita murriztuz, kultura-ondarearekin harmonian». Arauan deskribatutako beste puntu bat Rimac ibaiari «hiriaren ardatz egituratzaile gisa duen protagonismoa» itzultzeko asmoa da, haren paisaia hidrikoa, hirikoa eta historikoa birjartzeko eta metropoliko korridore ekologiko gisa duen figurari balioa emateko. Eta, alde horretatik, erdiguneko kaleetan eta inguruko muinoetan berdeguneak hobetu, lehengoratu eta bultzatu nahi ditu.[2]

Monumentu nagusiak

Iruditegia

Erreferentziak

Kanpo estekak