Liliana Colanzi Serrate (Santa Cruz de la Sierra, 1981eko martxoaren 27a) idazle, editore eta kazetari boliviarra da.[1]
Biografia
Gizarte Komunikazioa ikasi zuen Santa Cruzeko UPSAn. Cambridgeko Unibertsitatean Latinoamerikako Ikasketak masterra egin zuen eta ondoren, Cornelleko Unibertsitatean doktoretza atera zuen Literatura Konparatuan.[2] Egun, literatura latinoamerikarreko irakaslea da Cornellgo Unibertsitatean.[3]
Kazetari gisa Deber, El Nuevo Día eta Número Uno bezalako baliabide inprimatuetan argitaratu du, baita El País, Letras Libres, Americas Quarterly, The White Review, El Desacuerdo eta Etiqueta Negra bezalako komunikabideetan ere.
Editore lana egin du Conductas erráticas (2009) eta Mesías (2013) bezalako argitalpenetan.[1] 2017an, "Dum Dum Editora" argitalpen-proiektuari ekin zion, Sara Gallardo idazle argentinarraren Eisejuaz eleberriarekin.[4] 2019an, La Desobediencia: Antología de ensayo feminista argitaratu zuen Dum Dum Editora argitaletxearekin, non Boliviako hainbat idazleren lanak biltzen dituen, hurrenez hurren, Fabiola Morales Franco, Magela Baudoin, Fabiola Gutiérrez, Paola R. Senseve T., Valeria Canelas, Lucía Carvalho, Christian Daniel Egüez, Virginia Ayllón, Alison Spedding Pallet eta María Galindo.[5] Virginia Ayllónen arabera, antologia hau Boliviako lehenengo antologia feminista da, "emakumeek emakumeentzat idatzia, baina ez bakarrik".[6]
Sariak eta Aitortzak
- 2015ean Aura Estrada Nazioarteko Literatur Saria irabazi zuen, gaztelaniaz idatzi eta Mexikon edo Estatu Batuetan bizi diren 35 urtetik beherako idazleei emandako saria dena.[7]
- 2017an, Gabriel García Márquez Ipuin Hispanoamerikarreko Sarian finalista izan zen Nuestro mundo muerto liburuarekin.[8]
- 2017an, 40 urtetik beherako Latinoamerikako 39 idazleren artean aukeratu zuen Kolonbiako Hay Festival-ek.[9]
- 2022an, Ribera del Duero saria irabazi zuen Ustedes brillan en lo oscuro ipuin liburuagatik.[10]
Lanak
Ipuinak
Erreferentziak
Kanpo estekak