Liga Nazionaleko Erdialdeko Dibisioa

Liga Nazionaleko Erdialdeko Dibisioa (National League Central Division ingelesez) Beisbol Liga Handietako sei dibisioetako bat da. 1994an sortu zen, Liga Nazionaleko Mendebaldeko Dibisioko bi talde (Cincinnati eta Houston) eta Liga Nazionaleko Ekialdeko Dibisioko beste hiru talde (Chicago, Pittsburgh eta St. Louis) elkartuz. 1998an Liga Handietako dibisiorik handiena bihurtu zen seigarren partaide bat gehitu ondoren (Milwaukee).

Egungo partaideak

Dibisioko kideak

Garaia Kideak Aldaketak
1994-1997 Chicago Cubs, Cincinnati Reds, Houston Astros, Pittsburgh Pirates, St. Louis Cardinals Dibisioaren sorrera 1994ko berrezartzearen ondorioz (Chicago, Pittsburgh eta St. Louis Liga Nazionaleko Ekialdeko Dibisiotik zetozenak eta Cincinnati eta Houston Liga Nazionaleko Mendebaldeko Dibisiotik zetozenak.
1998-gaur egun arte Chicago Cubs, Cincinnati Reds, Houston Astros, Milwaukee Brewers, Pittsburgh Pirates, St. Louis Cardinals Milwaukee ligaz aldatzen da 1998ko hedatzearen ondorioz, Liga Amerikarreko Erdialdeko Ligatik iritsiz.

Dibisioko txapelketak taldeka

Taldea Txapelketak Urteak
St. Louis Cardinals 8 1996, 2000, 2001†, 2002, 2004, 2005, 2006, 2009
Houston Astros 4 1997, 1998, 1999, 2001†
Chicago Cubs 3 2003, 2007, 2008
Cincinnati Reds 2 1995, 2010
Milwaukee Brewers 0 --
Pittsburgh Pirates 0 --

† - Houston Astros eta St. Louis Cardinals taldeek 2001eko denboraldia lehen postuan berdinduta amaitu zuten errekor berarekin, eta, ondorioz, biei eman zitzaien txapelketa.


Kanpo estekak