Bizkaiko zein Euskadiko Arku-tiro txapelketetan 1. postua lortu du behin baino gehiagotan. Zaldibar Arku Taldeko partaidea eta Euskadiko Arku Tiro federazioko bazkidea.
2019an, 50 urte betetzean, beteranoen mailan lehiatzen hasi zen eta Euskadiko beteranoen txapelketan nagusitu egin zen baita Madrilen, Euskadiko selekzioarekin, ospatutakoan ere.
2021ean Euskadiko arku-tiro txapelketa irabazi du errekor berriekin.[1]
Biografia
Durangoko San Roke auzoko baserrian hazi eta Herriko Eskola Publikoan egin zituen lehen ikasketak. Derioko Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolan berriz, Magisteritza Musikalean diplomatu zen.
Lehen urratsak
Kirol zaletasunak txirrindularitzara bultzatu zuen. Hamazortzi urte zituela, istripu larria izan zuen ondoren, txirrindularitza utzi egin behar izan zuen. Futbolean eta saskibaloian ere jokatu zuen nerabezaroan.
Hogeita hamar urte zituela, 2000. urtean, lagun batek animatuta, arkulari ikastaro bat egin zuen "Club Zaldibar Arku Taldea"n, Zaldibarren. Hurrengo urtean, egunero entrenatu, arkua eta geziak erosi eta lehiatzen hasi zen. Neguan barruan, aretoan lehiatzen da, udan kanpoan. Indar fisikoa baino burua erabiltzen du Lidiak lehiaketetan.
1. postua Bizkaiko Arku-tiro txapelketan Aire Zabalean.
1. postua XXXI. Euskadiko Aire Zabaleko Arku Errekurboan.[14]
Errekorrak
Espainiako errekor bi ezarri zituen 2019an beteranoen arku-tiraketan.
Gallartan lehiatutako Euskadiko txapelketan lortu zituen.
Cañetek lehenengoz parte hartu zuen beteranoen txapelketan. Hainbat distantziatan parte hartu zituen. Beteranoen Euskadiko txapeldun geratu zen eta, horrez gainera, errekor bi apurtu zituen. 60 metrotako arku-tiraketan 305 puntu eta 50 metrokoan 316 puntu batuta. Euskadin edo Estatu mailan puntuaketa hori duen beste beteranorik ez dagoenez, Lidiarenak dira marka berriak.[13]