Liang Qichao (Hsinhui, Kwangtungeko herrialdea, 1873ko otsailaren 23a - Pekin, 1929ko urtarrilaren 19a) Txinako politikaria izan zen.
Kuang-hsü enperadorearen aholkularia izan zen (1898) eta Txinako mendebaleko herrietako ereduari jarraitzearen alde agertu zen, baina Ehun Eguneko Berrikuntza aldiaren ondoren Japoniara erbesteratu behar izan zuen. 1911n itzuli zen Txinara eta liburu politiko-filosofiko ugari idatzi zituen konfuzianismoa gogor kritikatuz. Liang Qichaoren obrak eragin handia izan du Txina modernoan.
Erreferentziak
Kanpo estekak