Li-Fi (ingelesez: Light Fidelity) haririk gabeko komunikazio teknologia bat da, argia erabiltzen duena datuak eta posizioak transmititzeko gailuen artean. 2011n aurkeztu zuen Harald HaasekEdinburghen egin zen TEDGlobaleko hitzaldi batean.[1] Li-Fiak, Wi-fi teknologiak baino abiadura bizkorragoa lortzen du LED bonbillak erabiltzen Internetera konektatzeko, argi ikusgaiak, izpi ultramoreak edo infragorriak erabiliz gero.[2][3]
Ezberdintasun garrantzitsuena Li-Fi eta Wi-Fi artean, bigarrenak irrati-frekuentzia erabiltzen duela da. Hori dela eta, Li-Fiak zenbait abantai ditu biak alderatuz gero, garrantzitsuenak banda zabalera nabariki handiagoa, interferentzia elektromagnetikoak dauden inguruetan (hegazkinak, ospitaleak adibidez) segurtasunez funtzionatzeko gaitasuna, eta bizkortasuna dira.[4] Teknologia hau, gogoz garatzen ari dira mundu osoko hainbat erakunde.
Historia
VLC (ingelesez:Visible Light Communication) teknologia 1880an garatu zuen Alexander Graham Bellekfotofonoa sortu zuenean. VLC teknologien bidez informazioa bidaltzen da argi ikusgaia erabiltzen.
2011an, Harald Haas irakasleak "Li-Fi" terminoa sortu zuen TEDGlobaleko hitzaldi batean, "argi guztietatik haririk gabeko datuak" kontzeptua aurkeztu zuenean.[5]Edimburgheko Unibertsitateko komunikazio mugikorretako irakaslea da, eta pureLiFiren sortzailea Mostafa Afgani doktorearekin batera. [6]
Beste norabide bakarreko produktuak eskaintzen dituzte zenbait konpainiak, baina ez dira Li-Fi deitzen IEEE 802.15.7r15ko estandarizazio batzordearen arabera.
2013ko abuztuan, 1.6 Gbit/s-ko abiadura lortu zen kolore bakarreko LED bat erabiltzen. [7]
MunichekoBMW fabrikan, test bat gainditu zuen Li-Fiak 2018ko ekainean ingurune industrialean funtzionamendua egiaztatzeko.[8]Gerhard Kleinpeter, BMWko proiektuen managerrak, informazioa bidaltzeko eta jasotzeko gailuen tamaina murriztea espero du, fabriketan eraginkorki erabili ahal izateko.[9]
2018ko abuztuan, Eskoziako institutu batean Li-Fia erabiltzen hasi ziren. Ikasleak haien ordenagailuetan, USB tresna batekin, sabaian dauden LED batzuek bidalitako informazioa jasotzen dute.[10]
2019ko ekainean, Oledcomm konpainia frantsesaren Li-Fi teknologia Paris Air Showean probatu zen. Konpainiak, Air France-ekin lan eginda, airean dagoen hegazkin batean probatu nahi du.[11]
Teknologiaren ezaugarriak
Li-Fia OWC (ingelesez: Optical Wireless Communications) teknologietatik dator, LED bonbilak erabiltzen dituena abiadura handiko komunikazioak eskaintzeko, Wi-Fiak egiten duen antzera. Li-Fiaren merkatuak 2013tik 2018ra ehuneko laurogeita biko hazkuntza izatea espero zen, 6 bilioi dolarko baliora iritsiz.[12] Baina errealitatean ez da hainbeste garatu.
VLC teknologiak LEDak oso azkar pizten eta itzaltzen funtzionatzen dute, [13] begiekin ikusteko bizkorregi, beraz, gizakiok ezin dugu dir-dira nabaritu. LEDak beharrezkoak badira ere, argi gutxiago erabili ditzakete guk, gizakiok, argia ez ikusteko, eta aldi berean informazioa bidaltzen jarraitzeko.[14] Argiak hormak gurutzatzeko gaitasuna ez izateak irismenaren murrizketa dakar, baina baita ziurtasuna ere Wi-Fiarekin alderatuz gero.
Li-Fiaren beste abantaila, irrati-uhinak ez erabiltzea da. Wi-Fiaren espektrua bukatzen ari da, baina Li-Fiaren edukiera ia mugagabea da.[15] Argi ikusgaiaren espektrua 10000 aldiz handiagoa da irrati frekuentzia osoarena baino. Gainera, Wi-Fia baino 10 aldiz merkeagoa izango da.
Bg-Fi, Li-Fi sistema bat da, mugikorrentzako aplikazio bat eta zerbitzu final batek, Gauzen Internet tresna batek adibidez, osatzen dituztena. Mugikorrak bidalitako argia produktuan dagoen argi sentsore batera iristen da, eta argi hori informazio digitala bihurtuz, produktua eta mugikorra komunikatu ahal dute.[17]
Erabilpenak
Etxeen Automatizazioa
Etorkizunean, aurresaten da etxeen automatizazioan Li-Fia beharrezkoa izango dela. Segurtasuna eta azkartasuna ziurtatzen dituelako. Argiaren ezgaitasuna hormak zeharkatzeko, ezinezkoa egiten du etxetik kanpo seinalea hackeatzea.
Urpeko aplikazioak
Urrutitik erabiltzen diren urpeko ibigailu (ingelesez: ROV, Remotely Operated Vehicles) gehienak kablearekin maneiatzen dira. Honek arazo larri batzuk ditu, irismena, kableak puskatu daitezkeela eta abar. Baina argia urpetik garraio dezake, beraz Li-Fi komunikazioak erabiltzea aurreratze handia izango litzateke. Li-Fiaren helmena mugatuta dago argia urpean zeharkatzen duen distantziara. Argi kopuru adierazgarri batek ezin du zeharkatu 200 metro baino gehiago, eta ezinezkoa da 1000 metro baino gehiago igarotzea.[18]
Hegazkinetan
Li-Fi erabiltzeak ez luke hegazkinen tresneriarekin interferentziak sortuko, beraz internetera konektatu ahal izango genuke.[19]
Industria
Ingurune industrial guztietan informazioa bidali behar da, eta Li-Fia erabili ahal da gaur egunekoak (eraztun-kolektoreak, ethernet...) erabili beharrean. Denbora errealean funtzionatzeko gaitasuna duelako, haririk gabeko LANak ordezkatu ditzake Li-Fiak. Fraunhofer IPMS, alemaniar konpainia batek, horrelako aplikazioentzako osagai bat garatu du.[20]
Publizitatea
Kaleko argiak publizitatea egiteko erabiliak izan daitezke, mugikorrei hurbileko denden iragarkiak bidaliz Li-Fiaren bitartez. Dendak, gainera, haien aurreko argiak erabili ahal dituzte beherapenak edo promozioak erakusteko.[21]
Hezkuntza
Irakasleen eta ikasleen artean elkarte langileagoa sortu ahal dira denbora errealeko komunikazioa erabiliz. Elkarrekin lan egitea errazagoa izango litzateke, gainera, irakasleek laguntza gehiago eskaintzeko aukera izango zuten ikasleek eskolako materia errazago ulertu ahal izateko.[21]
↑(Ingelesez)US Department of Commerce, National Oceanic and Atmospheric Administration. «How far does light travel in the ocean?»oceanservice.noaa.gov(Noiz kontsultatua: 2019-11-23).