Leydy Pech

Leydy Pech

Bizitza
JaiotzaHopelchén (udalerria), 1965 (60/61 urte)
Herrialdea Mexiko
Talde etnikoaMaia etniak
Jarduerak
Jarduerakekintzaile ekologista eta erlezaina
Jasotako sariak

Leydy Araceli Pech Marín, Leydy Pech edo erleen zaindari bezala ezaguna, (Hopelchén, Campeche, Mexiko, 1965)[1] mexikar erlezaina eta maia jatorriko ekintzailea da. 2020an, Goldman Ingurumen Saria eman zioten, Yucatango penintsulan soja transgenikoa ereitearen aurka egindako lanagatik.[2][3][4]

Biografia

Erlezaintza lana

Melipona-erlauntza enbor huts batean.

Pech, nagusiki, erlezaintzan aritzen da, Melipona beecheii izeneko eztenik gabeko erle mota bat erabiliz. Azken hori maien komunitateetako kulturaren parte izan da duela mende batzuetatik hona.[3][5] Erle honek enbor hutsen barruan egiten ditu erlauntzak, eta erlezain gehienek Apis mellifera erabiltzen badute ere, Pech eta bere komunitatea tradizioari eusten tematu dira melipona barietatearekin, Xunáan Kab deitzen diotena, "eztiaren dama".[6][7]

Pech-ek bi hektareako lur-sail bat du, eta bertan erle eztia artisau eran lantzen du, 2014an adierazi zuen bezala.[8]

Pech-en ustez, erleak bizibidea baino gehiago dira; "nire izatearen parte dira", adierazi du. Eta hainbeste zaintzen ditu, kalabaza gozoarekin elikatu ere egiten ditu. Halaber, eztia ekoizteko erleek duten antolaketak eta lan kolektiboak sendotu egiten dutela ekintza kolektiboan duten konfiantza adierazi du, Ich Eq komunitatean (euskaraz, "izar-begia") familiek bizirik irauteko baliatzen duten komunitatean egiten denaren antzera.[9]

Ingurumen-aktibismoa

Pech 2000. urtean hasi zen aktibismoan, Monsanto Campechen soja transgenikoa landatzeko partzelak jartzen hasi zenean. Jarduera hori handituz joan zen, eta 2012rako, agroindustriako lanak hasi ziren eskala handiago batean. Horren ondorioz, estatuan sortzen zen eztiak arazoak izan zituen, produktua gutxitu egin zelako eta kutsatuta zegoelako. Nekazaritza- eta industria-jarduerak arriskuan jartzen zituen komunitateen elikadura, ingurune naturala eta maien komunitateek mantenua irabazteko baliabideak.[3]

Soja autopolinizatu egiten da eta ez dago intsektuen mende, baina erleek janaria bilatzen dute eta nektarra eta polena biltzen dituzte bidean aurrera egin ahala. Soja landu eta denbora gutxira, erlezain maiek ikusi zuten, noraezean egoteaz gain, erleak kantitate handitan hiltzen zirela. Familia askoren bizimodua arriskuan zegoen, meliponikulturari buruzko ezagutzak ere bai, eta herri gisa zuten nortasuna lausotu egiten zen.[2]

Arrazoi honengatik, Pech Muuch Kambal koalizioaren eta Cheneen Erlezainen Kolektiboaren buru izan zen, gobernuari labore transgeniko mota hauek gelditzeko eskatu ziotenak.[2][10] 2015ean, Nazioko Justizia Gorte Gorenak gobernuak indigenen komunitateei kontsultak egin behar zizkiela hazi transgenikoen edozein laborantza egin aurretik ondorioztatu zuen. 2017an, Campeche, Yucatan eta herrialdeko beste bost estatutan genetikoki eraldatutako haziak landatzeko baimena ezeztatu zitzaion Monsanto-Bayerri.[3][11][12]

Leydy Pech emakume analitikoa da, elkarrizketaren aldeko apustua egiten du, enpatikoa, eta ez du ez protagonismorik ez gatazkarik bilatzen. Era berean, eraldatzeko, egokitzeko, hobetzeko ikasteko eta beldurrei aurre egiteko gaitasun handia du, ekintza eraginkorrak lehenesteko.[2]

Sariak eta aintzatespenak

Bere aktibismoagatik eta Pech eta bere komunitatearen lorpenengatik, Ingurumenaren Goldman Saria jaso zuen,[3][11] ingurumeneko Nobel saritzat hartzen dena.[13] Saria ematen duen erakundeak adierazi zuenez, Monsantok eta bere abokatuek diskriminatu egin zuten Pech, emakume txiki batek haiek garaitzeak eragiten zien sinesgaiztasuna aipatuz. Pechentzat, sariak "Chenestarren maien komunitateen (kanpetxe-eskualde bat) eta maien lurraldearen batasunaren lana aintzatesten du".[5] Modu birtualean egin zen zeremonian, honako hau adierazi zuen:

Sariak aukera ematen dit munduari esateko indigenen lurraldeak desjabetzen ari direla megaproiektuak, estraktibismoa, nekazaritza, turismoa eta beste batzuk inposatzeko, eredu kapitalista bat indartzen dutenak, baliabide naturaletan eta gure enplegu-baliabideetan eragina duena.[14]

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Rodríguez, Darinka. (2020-12-06). «Leydy Pech: la abeja reina de una colmena maya contra los transgénicos de Monsanto en México» El País México (kontsulta data: 2025-06-05).
  2. a b c d (Gaztelaniaz) Stadler, Marta Macho. (2024-06-04). «La abeja maya y su protectora, Leydy Pech» Mujeres con ciencia (kontsulta data: 2025-06-05).
  3. a b c d e (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (2020-11-30). «Leydy Pech, la apicultora indígena que detuvo la siembra de soya transgénica de Monsanto» Verne (kontsulta data: 2025-06-05).
  4. (Ingelesez) «Leydy Pech» Goldman Environmental Prize 2022-03-18 (kontsulta data: 2025-06-05).
  5. a b (Gaztelaniaz) Pastrana, Daniela. (2020-12-06). «“Los pueblos indígenas tenemos una forma distinta de mirar el desarrollo”: Leydy Pech» Pie de Página (kontsulta data: 2025-06-05).
  6. (Ingelesez) «México: esto sucede cuando se tumba selva en el territorio maya» Animal Politico 2020-11-28 (kontsulta data: 2025-06-05).
  7. (Gaztelaniaz) «Leydy Pech, la "guardiana de las abejas" que le ganó una batalla a Monsanto en México» BBC News Mundo (kontsulta data: 2025-06-05).
  8. (Gaztelaniaz) «Los indígenas mexicanos que le ganaron una batalla al gigante Monsanto» BBC News Mundo 2014-07-31 (kontsulta data: 2025-06-05).
  9. «Leydy Pech, the guardian of the bees | Interamerican Association for Environmental Defense (AIDA)» aida-americas.org (kontsulta data: 2025-06-05).
  10. (Gaztelaniaz) Premio Goldman, resultado del trabajo colectivo comunitario en defensa del territorio y el ambiente sano en la región de los Chenes, Campeche | Indignación. (kontsulta data: 2025-06-05).
  11. a b (Gaztelaniaz) Desconocido, México. (2020-11-30). «Leydy Pech, la mujer maya que ganó el "Nobel" del medio ambiente» México Desconocido (kontsulta data: 2025-06-05).
  12. (Gaztelaniaz) gomez, thelma. (2020-12-01). «La dama de la miel que enfrentó a Monsanto obtiene el Premio Goldman 2020» Noticias ambientales (kontsulta data: 2025-06-05).
  13. (Gaztelaniaz) «Leydy Pech, la «guardiana de las abejas» contra los transgénicos» Diario ABC 2020-12-09 (kontsulta data: 2025-06-05).
  14. (Gaztelaniaz) «“Hoy es un día histórico para el pueblo maya”: Leydy Pech al recibir el premio de Fundación Goldman» Aristegui Noticias (kontsulta data: 2025-06-05).

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.