Lev Vladimirovitx Kulexov (errusieraz Лев Владимирович Кулешов; Tambov, 1899ko urtarrilaren 13a - Mosku, 1970eko martxoaren 29a) zinemaren teoriko errusiarra eta Moskuko Zinema Eskolako pedagogoa izan zen; bertan laborategi esperimentala sortu zuen eta, materialik ez zegoenez, filik gabeko filmak egiten ziren, argazki finkoekin. Esperientzia horretatik eratorri zen muntaia, film pusketetatik sortzen zuen errealitate espazio-tenporal berria. Adibidez: Mr. West-en abentura harrigarriak boltxebikeen herrian (Ncobycajnye prikljucenija Mistera Vesta v strane Bolsevikov, 1924).
Kuleshov efektuaren bitartez erakutsi zuen hainbat irudi tartekatuta efektu desberdina sortu daitekeela ordenaren arabera. Kulexovek muntaiaren gainean ulertzen duen kontzeptua teknikoa da, eta ez arbitrarioa, Vertoven antzera: sekuentziak plano motzetan bereizita egon behar dute; plano horiek silaba gramatikalen baliokide izan behar dute berehalako irakurketa egin ahal izateko. Bere teoria guztiak liburu batean idatzita utzi zituen: Arte zinematografikoa (1927).
Ikus, gainera