Leslie Samuel Phillips (Tottenham, Londres, 1924ko apirilaren 20a – Minneapolis, 2022ko azaroaren 7a) ingeles zinemako eta telebistako aktorea izan zen. BAFTA sarirako hautagaia. [1] Out of Africa (1985), Empire of the Sun (1987), Lara Croft: Tomb Raider (2001) edo Venus (2006) filmetan parte hartu du, Harry Potterren bi ataletarako ahotsa ere ipini du; Harry Potter eta Sorgin Harria (2001) eta Harry Potter eta Sekretuen Ganbera (2002) Sorting Hat antzezten. [2]
Biografia
Leslie Phillips Tottenhamen (Londres, Erresuma Batua) jaio zen, 1924ko apirilaren 20an. [3] Frederick Samuel eta Cecelia Margareten semea da, zeinaren ezkongaiko izena Newlove zen. Oso gustuko aktore komiko bihurtu zen, ingeles estereotipoen interpretazioekin. [3] Leslie Phillipsen bihotza antzezpenarekin zegoen beti. Bere jaioterriaren azentua kentzeko esapide-ikasketak jaso zituen, garai hartan Erresuma Batuko eskualderen bateko azentua izateak eragozpen handia zen aktore izan nahi zuenarentzat, Italia Conti Eskolara joan zen. [3] Bigarren Mundu Gerran Durhameko Infanteria Arinean aritu zen (1942-1945), zerbitzu gehiagorako baliogabetzat jo zuten arte. Antzezpenera itzuli zen eta 1950eko hamarkadan britainiar industriako antzezle errespetatu bihurtu zen. [3]
2022ko azaroaren 7an, lasai-lasai hil zen lotan 98 urte zituela, gaixotasun luze baten aurka borroka egin ostean. [4]
Filmografia
- Filmografia nabarmena zineman.
Sariak
Erreferentziak
Kanpo estekak