Les Misérables (euskaraz: «Doilorrak»), 1998ko Bille August daniar zinema zuzendariaren film dramatikoa da. Victor Hugo frantziar idazlearen 1862ko izenburu berdineko eleberriaren zinemarako egokitzapena da. Liam Neeson, Geoffrey Rush, Uma Thurman, Claire Danes, Hans Matheson, Reine Brynolfsson eta Peter Vaughan aktoreek antzeztu zuten.
Sinopsia
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
XIX. mendearen hasiera, Frantzia. Modu anker eta bidegabean, Jean Valjean (Liam Neeson) ogi bat lapurtzeagatik espetxera zigortua izango da. Baina presoak espetxetik ihes egitea lortu eta Vigau herrik txiroan babes hartuko du. Urteen buruan, Valjean alkatea izan eta hiri oparoan bilakatuaraziko du. Bitartean, Javert (Geoffrey Rush) poliziarentzat Valjean atzemateaz obsesionatu eta bizialdi osoan gupidagabe jarraituko du. ,
Aktoreak
Kanpo estekak