Leongo katedrala

Leongo katedrala
Catedral de León
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Kultura ondasuna
Frantses bidea Leóngo probintzian Frantses bidea Leóngo probintzian
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
ProbintziaLeóngo probintzia
UdalerriaLeon
Koordenatuak42°35′58″N 5°34′00″W / 42.5994°N 5.5667°W / 42.5994; -5.5667
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza1205 (egutegi gregorianoa) - 1301 (egutegi gregorianoa)
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaRoman Catholic Diocese of León (en) Itzuli
IzenaMaria
Arkitektura
Estiloaarkitektura gotikoa
Dimentsioak29 (zabalera) × 109 (luzera) m
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia669-1537
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-emateabilkura)
BICRI-51-0000001
Webgune ofiziala
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Leongo Santa Maria Errealakoaren katedrala Espainiako Gaztela-Leon erkidego autonomoan dagoen León hirian dagoen katedrala da. 1205 eta 1301. urteen artean eraiki zen, eta frantziar gotiko klasiko estilokoa da. Gizateriaren Ondare izendatua dago.

Leongo katedralak munduko Erdi Aroko beirate bilduma handienetakoa dauka.

Historia

Terma erromatarrak

Katedrala dagoen lekuan termak egon ziren aurretik, Legio VII Geminak eraikitakoak. XIX. mendeko errestaurazio batean topatu ziren.

Hasierako katedrala

Errekonkista garaian, terma erromatar zaharrak errege jauregi bihurtu ziren. 916. urtean Ordoño II.a erregeak arabiarrak garaitu zituen San Esteban de Gormazeko batailan, eta Jainkoari eskerrak emateko bere palazioa eskaini zuen bertan katedral bat egiteko. Hil zenean, bere gorpua katedral horretan lurperatu zuten.[1]

Katedral erromanikoa

Katedral erromanikoa 1073an kontsakratu zen, Alfontso VI.aren erregealdian. Zutik iraun zuen hurrengo mende amaierara arte.

1884 eta 1888 urteen artean Demetrio de los Rios arkitektoak katedralaren lurra zulatu zuen, pilareak zimendatzeko, eta katedral erromanikoaren aztarnak topatu zituen. Hark egindako planoen bidez, katedral erromanikoa nolakoa zen jakin dezakegu: adreiluzkoa zen, hiru nabeduna, abside erdizirkular bat zeukan. 60 metro luze eta 40 metro zabal zen. Iparraldean klaustro bat zeukan. Erromanikoa bazen ere, ferra arkua ere erabiltzen zuen dekoraziorako.[1]

Katedral gotikoaren eraikuntza

Katedral berriaren eraikuntza 1205ean hasi zen, baina zimenduetan edukitako arazo batengatik gelditu egin zen. 1255ean hasi ziren berriro eraikitzen, estilo gotikoan.[2] Katedralaren egitura nagusia amaituta zegoen 1302an, nahiz eta klaustroa eta iparraldeko dorrea XIV. mendean amaitu zen. Hegoaldeko dorrea XV. mendearen erdialdean bukatu zuten.

Katedrala material eskasekin egin zenez eta terma erromatarren gainean eraiki zenez, zimentazio arazoak eduki izan ditu, eta hainbat erreforma jasan ditu hurrengo mendeetan.

Erreformak

XV. mendean hainbat erreforma egin zitzaizkion katedralari, baina XVII. mendean arazoak agertu ziren berriro. 1631an ganga zati bat erori zen gurutzaduran. Orduan, Juan de Naveda arkitektoak kupula handi bat egin zuen gurutzaduraren gainean, gotikoaren estiloarekin apurtuz. Kupula berri honen pisuak ere arazoak sortu zituen. 1755eko Lisboako lurrikarak hegoaldeko fatxada kaltetu zuen.

XIX. mendeko errestaurazio handia

1857an harriak erori ziren gurutzaduran eta erdiko nabean. Horrek kezka sortu zuen Espainian eta Europan, eraikina erori egingo zela pentsatu baitzuten. 1859an gobernuak konponketa lanak agindu zizkion Matias Laviña arkitektoari. Honek formazio klasikoa zeukan eta ez zituen ezagutzen eraikin gotiko baten ezaugarriak. Kupula desmuntatu zuen, eta gurutzadura eta hegoaldeko fatxada desmuntatzen ere hasi zen. Erabaki hauek kritika zorrotzak jaso zituzten, eta Laviña 1868an hil zen.

1868. urtean Juan de Madrazori eman zitzaion errestaurazioaren ardura. Honek ondo ezagutzen zuen gotiko frantsesa. Jatorrizko eraikin gotikoa berreskuratzeko ahalegina egin zuen, geroztik gehitutako elementuak kenduta. Konponketak egin bitartean, gangak zintrekin eutsi zituen.[3] Madrazok ideia progresistak zituenez, elizarekin eta politikariekin gatazkak eduki zituen, eta kargutik kendu zuten 1879an.

Madrazoren ordez Demetrio de los Rios ipini zuten karguan 1880an. Hau ere purista zen, eta aurrekoaren lanarekin jarraitu zuen. De los Rios hiltzean, Juan Bautista Lazarok hartu zuen kargua, eta errestaurazio lanak amaitu zituen. Beirateak konpontzeko ardura hartu zuen, hauek desmuntatuta eta gordeta baitzeuden, eta oso kaltetuak.

Mendebaldeko fatxada berreraikitzen, 1890 inguruan

Katedrala 1901ean ireki zuten berriro, arazoak konponduta eta bere itxura gotikoa berreskuratuta (batez ere kupula barrokoa kendu ziotelako). Europan XIX. mendean egin zuten errestaurazio lan garrantzitsuenetarikoa izan zen.

XX eta XXI. mendeetako errestaurazioak

XX. mendean hainbat aldaketa txiki egin zizkioten eraikinari.

1911an Manuel Cardenas arkitektoak Puerta del Obispo eraikina kendu zuen.

1966an tximista batek teilatua erre zuen, baina kalteak ez ziren oso handiak izan.

2009tik aurrera beirateak konpondu dizkiote katedralari, eta hauek hobeto kontserbatzeko babesak ipini dituzte.[4][5]

Ezaugarriak

Oin-planoa eta barrualdea

Reimsko katedralaren erreplika bat da, nahiz eta txikiagoa izan. 90 metro luze eta 29 metro zabal da, eta 30 metroko altuera du. Hiru nabe ditu eta burualdea ohikoa baino handiagoa. Nabeek gurutze ganga dute. Hormetan 125 leiho ditu, eta Erdi Aroko 1800 m² beirate, munduko hoberenetarikoak.

Mendebaldeko fatxada

San Juan Bataiatzailearen ataria (mendebaldeko fatxada)
Azken Epaiaren ataria (mendebaldeko fatxada)

Mendebaldeko fatxada katedraleko fatxada nagusia da. Hiru ate ditu, arku zorrozdunak. Arkibolta eta tinpanoan hainbat eskultura ditu. Hauen gainean arrosa leihoa dago, XIII. mende amaierako beirateekin.

Alboetan bi dorre ditu, 65 eta 68 metrokoak. Iparraldeko dorrea XIII. mendean hasi zuten eta XIV. menden amaitu. Hegoaldekoa ere XIII. mendean hasi zuten, baina ez zuten bukatu XV. mende amaierara arte. Azken hau gotiko flamigero estiloan egina dago. Berezitasun gisa, dorre hauek nabeen alboetan daude, eta ez dira sortzen hauen gainean. Horrela, nabeen eta dorreen artean arbotanteak ikus daitezke.

San Frantziskoren ataria (mendebaldeko fatxada)

Atariak XIII. mendearen erdian egin zituzten, eta Espainiako eskultura gotikoaren adierazgarrienak dira. Alboetako atariak San Frantzisko eta San Juan Bataiatzaileari eskainiak daude. Erdikoak, aldiz, Azken Epaiketa erakusten du. Atari honetako eskulturek frantses eragin nabarmena dute, eta naturalistak dira. Aipagarriak dira arropetako tolesdurak, aurpegien indibidualizazioa eta adierazkortasuna, eta mugimendu sentsazioa.

Ezkerreko atarian (San Joan Bataiatzailearenean) Jesusen Natibitatea ikus daiteke tinpanoan. Arkiboltetan San Joanen bizitzako pasarteak ere ikus daitezke. Atari honen eta hurrengoaren artean locus apellationis zutabea dago, Leongo Erresuman justizia egiten zen lekua.

Erdiko atarian (Azken Epaiaren atarian) Kristo ageri da epaile gisa. Haren azpian eta arkiboltetan epaiketa ikus daiteke: San Migel arimak pisatzen, paradisura doazenak eta infernura dozenak. Arkiboltetan santuen berpizteak ere ikus daitezke. Mainelean Amarbirjina Zuria ikus daiteke, Jesus umea eskuetan duela (erreplika bat da, originala tenplu barruan gordeta baitago). Hau espainiar gotikoko eskulturarik erakusgarrienetako bat da. Eskuineko ataria (San Frantsizkorena), Amabirjinari eskainia dago. Tinpanoan Mariaren heriotza eta koroatzea ikus daitezke.[6]

Sarmental ataria (Hegoaldeko fatxada)

Hegoaldeko fatxada

Arazo gehien eduki dituen fatxada da, eta hainbat aldiz berreraiki dute. XIX. mendean gaur egun daukan itxura eman zioten, iparraldeko fatxada imitatuz. Arrosa leihoaren eskuinaldean dorre txiki bat dago. XV. mendean eraiki zuten, arbotanteen bultzadak jasotzeko.

Hegoaldeko fatxadak ere hiru atari ditu, 1267 eta 1275 urteen artean eginak, Frantziako eredua jarraituz.

Ezkerreko atariko tinpanoak ez dauka dekoraziorik. Erdikoa, Sarmental atea deitzen dena, Burgosko katedraleko Sarmental atariaren oso antzekoa da. Pantokratorra ageri da, tetramorfoek inguratuta. Alboetan ebanjelariak ageri dira eserita, idazten. Arkiboltetan aingeruak eta Apokalipsiko agureak agertzen dira musika tresnekin. Mainelean San Froilanen eskultura bat dago. Eskuineko atariko tinpanoan San Froilanen bizitzako pasarteak agertzen dira. Arkiboltetan aingeruak daude.[6]

Iparraldeko fatxadako erdiko ataria

Iparraldeko fatxada

Gabletea eta triforioa dauzka, baita arrosa leiho bat ere. Jatorrian hiru atari zeuzkan, baina ezkerrekoa desagertu egin zen klaustroa eraiki zutenean. Erdiko ataria XIII. mende amaieran egin zuten eta oraindik gordetzen ditu jatorrizko polikromiak, XV. mendekoak. Tinpanoan Kristo agertzen da bedeinkatzen. Inguruan ebanjelariak ditu. Eskuineko ataria klaustrora sartzeko erabiltzen da. Tinpanoak ez dauka eskulturarik. Horren odez, Amabirjinaren eta Jesusen margo gotikoak ditu. Arkiboltetan irudi begetalak daude, polikromia gordetzen dutenak.

Nabeak

Leongo katedralak hiru nabe eta transeptua dauzka. Erdiko nabeak 90 metroko luzera du eta 30 metroko altuera. Alboetako nabeek 15 metroko altuera dute eta deanbulatorio baten bidez lotzen dira. Kanpotik argi eta garbi ikusten dira kontrahormak, arbotanteak eta pinakuluak. Hauei esker eraikinaren pisuak eragindako bultzadak kanpora bideratzen dira, eta hormetan leiho handiak zabaldu daitezke. Garguila ugari ere badauzka, animalia edo munstro itxurarekin. Hauen bidez teilatuko ura kanpora botatzen da.

Absidea

Absidea

Absidea katedraleko alde zaharrena da, izan ere handik hasten ziren eraikitzen, eraikina amaitu aurretik mezak eman ahal izateko. Kanpotik begiratuta, absidea ikusgarria da. Arbotanteek pisua kanpora bideratzen dute eta, ondorioz, hormak leihoz beteta daude.

Barrualdea

Barruan hiru solairu banatzen dira: Lehenengoa, nabeak banatzen dituzten arku formero zorrotzena. Bigarrena, triforioa. Eta azkena, klerestorioa edo beirateena.

Aldare nagusiaren atzean deanbulatorioa dago, eta honen inguruan bederatzi kaperatxo daude.

Klaustroa

Klaustroa

Hasieran katedralak ez zeukan klaustrorik. Hau XIII. mende amaiera eta XIV. mende hasiera artean eraiki zen, eta katedralaren iparraldeko ataria estali zuen. Oin karratua dauka, eta albo bakoitzak 30 metro ditu. Arkuetan eta kapiteletan Bibliako eta bizitza arrunteko pasarteak ageri dira. Arkuen artean dauden muralak XV. mendean marraztu zituen Nicolas Francesek, nahiz eta batzuk beranduagokoak diren, Lorenzo de Avila eta beste batzuek marraztuak.

XVI. mende hasieran Juan de Badajozek klaustroko gangak berritu zituen. 28 gurutze ganga muntatu zituen.

Beirateak

Leongo katedraleko beirateak munduko garrantzitsuenetakoak dira. Gehienak jatorrizkoak dira eta XIII eta XVI. mendeen artean egindakoak dira. Elizaren metro koadro asko betetzen dituzte beirate hauek: 464 beheko aldean, 282 triforioan eta 1018 goiko aldean. Guztira 134 leiho eta 3 arrosa leiho dira.[7]

Beirateak

Goiko aldeko beirateetan Bibliako pasarteak agertzen dira: Iparraldean, Itun Zaharrekoak; Hegoaldean, Itun Berrikoak. Triforioetan armarriak ikus daitezke. Eta behekoetan landareak eta lurreko lanak ageri dira.

Iruditegia

Erreferentziak

  1. a b «Web Oficial de la Catedral de León - Breve Reseña Histórica» www.catedraldeleon.org (Noiz kontsultatua: 2023-05-28).
  2. «Catedral de León» www.visitaleon.com (Noiz kontsultatua: 2023-05-28).
  3. https://www.museodelprado.es/coleccion/obra-de-arte/catedral-de-leon-encimbrado/e388d9f0-d429-4745-b68d-a665375eb509
  4. (Gaztelaniaz) Ponferrada, Diario de León | Noticias de León, Bierzo y. (2018-05-30). «Medidas extremas para la Catedral de León» Diario de León | Noticias de León, Bierzo y Ponferrada (Noiz kontsultatua: 2023-05-28).
  5. CORRAL, Beatriz (2015) Vidrieras de la Catedral de León https://core.ac.uk/download/pdf/211099958.pdf
  6. a b (Gaztelaniaz) «Catedral de León» Página Oficial de Turismo de León (Noiz kontsultatua: 2023-05-28).
  7. «Web Oficial de la Catedral de León - Las Vidrieras» www.catedraldeleon.org (Noiz kontsultatua: 2023-05-29).

Kanpo estekak

Read other articles:

История Салава́та охватывает время формирования города Салавата (с 1940-х годов) и населенных пунктов, вошедших в состав города (с XVIII века). Содержание 1 Происхождение названия 2 Причины возникновения города Салавата 3 Предыстория 4 40-е годы 5 50-е годы 6 60-е годы 7 70-е годы 8 80-е г...

 

آب بيد قلعة تاوك اب بيدگله توك  - قرية -  تقسيم إداري البلد  إيران[1] المحافظة محافظة خوزستان المقاطعة مقاطعة أنديكا الناحية القسم المركزي القسم الريفي قلعة خواجة إحداثيات 32°17′07″N 49°26′43″E / 32.28528°N 49.44528°E / 32.28528; 49.44528 السكان التعداد السكاني 279 نس...

 

Joan D. VingeLahir2 April 1948 (umur 75)Baltimore, Maryland, Amerika SerikatPekerjaanNovelisGenreFiksi ilmiahKarya terkenalThe Snow Queen, The Cat NovelsPasanganVernor Vinge (1972–1979, bercerai)James Frenkel (1980–sekarang)Websitewww.sff.net/people/jdvinge/home.htm Joan D. Vinge (/ˈvɪndʒi/ simakⓘ; lahir 2 April 1948 dengan nama Joan Carol Dennison) adalah seorang pengarang fiksi ilmiah Amerika. Ia dikenal untuk karya-karya seperti novel pemenang Penghargaan Hugo The S...

Imaging molecules within living patients Molecular imaging is a field of medical imaging that focuses on imaging molecules of medical interest within living patients. This is in contrast to conventional methods for obtaining molecular information from preserved tissue samples, such as histology. Molecules of interest may be either ones produced naturally by the body, or synthetic molecules produced in a laboratory and injected into a patient by a doctor. The most common example of molecular i...

 

Dua orang penari Bali sedang melakukan tarian Sanghyang Dedari Sanghyang adalah salah satu jenis teater tradisi di Bali yang disuguhkan dalam bentuk tari yang bersifat religius dan secara khusus berfungsi sebagai tarian penolak bala atau wabah penyakit.[1] Sampai saat ini, Tari Sanghyang tidak diadakan sekadar sebagai sebuah tontonan.[2] Tari Sanghyang merupakan tari kerauhan (kesurupan) karena kemasukan hyang, roh, bidadari kahyangan, dan binatang lainnya yang memiliki kekuat...

 

History of the feminist movement in Norway Feminism in NorwayFeminist Hulda Garborg influenced Norwegian civil society in the 19th century.Gender Inequality Index[1]Value0.016 (2021)Rank2nd out of 191 Global Gender Gap Index[2]Value0.845 (2022)Rank3rd out of 146 Part of a series onFeminism History Feminist history History of feminism Women's history American British Canadian German Waves First Second Third Fourth Timelines Women's suffrage Muslim countries US Other women's rig...

Pour les articles homonymes, voir Abid. Cet article est une ébauche concernant l’Algérie. Vous pouvez partager vos connaissances en l’améliorant (comment ?) selon les recommandations des projets correspondants. Aïn Abid Ambiance de rue à Aïn Abid Noms Nom arabe عين عبيد Nom amazigh ⵄⵉⵏ ⵄⴱⵉⴷ Administration Pays Algérie Wilaya Constantine Daïra Aïn Abid Président de l'APC Mandat Redouane Ahmed Abdelali[1] (RND) 2017-2022 Code postal 25130 Code ONS 2507 C...

 

Judith Tielen Judith Zsuzsanna Cornélie Maria Tielen (lahir 2 April 1972 di Arnhem) adalah seorang politikus Belanda. Sebagai anggota Partai Rakyat untuk Kebebasan dan Demokrasi (VVD), dia adalah anggota Dewan Perwakilan sejak 31 Oktober 2017. Referensi Drs. J.Z.C.M. (Judith) Tielen, Parlement.com lbs Anggota Tweede Kamer (2023–)sejak 6 Desember 2023Partai untuk Kebebasan (PVV – 37) Wilders Aardema Agema Blaauw Boon Van der Born Bosma (Ketua) Boutkan Claassen Crijns Deen Van Dijck E. van...

 

この項目には、一部のコンピュータや閲覧ソフトで表示できない文字が含まれています(詳細)。 数字の大字(だいじ)は、漢数字の一種。通常用いる単純な字形の漢数字(小字)の代わりに同じ音の別の漢字を用いるものである。 概要 壱万円日本銀行券(「壱」が大字) 弐千円日本銀行券(「弐」が大字) 漢数字には「一」「二」「三」と続く小字と、「壱」「...

Grand Prix Rusia 2018 Lomba ke-16 dari 21 dalam Formula Satu musim 2018← Lomba sebelumnyaLomba berikutnya → Tata Letak Sochi Autodrom.Detail perlombaan[1]Tanggal 30 September 2018Nama resmi Formula 1 2018 VTB Russian Grand PrixLokasi Sochi Autodrom,Kota Distrik Adlersky, Sochi, Krasnodar Krai, RusiaSirkuit Fasilitas balapan permanenPanjang sirkuit 5.848 km (3.634 mi)Jarak tempuh 53 putaran, 309.745 km (192.467 mi)Cuaca BerawanPosisi polePembalap Valtteri Bottas...

 

Polish painter Jan Nepomucen GłowackiOil on canvas, 1842 (unnamed)Born1802Kraków, PolandDied(1847-07-28)July 28, 1847 (aged 44–45)Kraków, PolandNationalityPolishEducation Academy of Fine Arts, Kraków Academy of Fine Arts, Munich Accademia di Belle Arti, Rome Known forPainting, art historyMovementRealism Jan Nepomucen Głowacki (1802 – July 28, 1847) was a Polish realist painter of the Romantic era, regarded as the most outstanding landscape painter of the early 19th century in Po...

 

Навчально-науковий інститут інноваційних освітніх технологій Західноукраїнського національного університету Герб навчально-наукового інституту інноваційних освітніх технологій ЗУНУ Скорочена назва ННІІОТ ЗУНУ Основні дані Засновано 2013 Заклад Західноукраїнський ...

سفير الولايات المتحدة لدى الكويت سفارة الولايات المتحدة الأمريكية في دولة الكويت سفراء الولايات المتحدة لدى الكويتشعار وزارة خارجية الولايات المتحدة شاغل المنصب ألينا رومانوسكي منذ 11 فبراير 2020 البلد الكويت الولايات المتحدة  عن المنصب المرشح رئيس الولايات المتحدة ال...

 

Election in the District of Columbia This article needs additional citations for verification. Please help improve this article by adding citations to reliable sources. Unsourced material may be challenged and removed.Find sources: 1976 United States presidential election in the District of Columbia – news · newspapers · books · scholar · JSTOR (January 2017) (Learn how and when to remove this message) Main article: 1976 United States presidential elec...

 

الكرة الأرضيةمعلومات عامةصنف فرعي من نموذج ماديخريطة مجال العمل الخرائطية يُصوِّر جرم فلكي الشكل كرة تعديل - تعديل مصدري - تعديل ويكي بيانات كرة أرضية في معرض متحف Europäischer Kulturen في برلين ، ألمانيا الكرة الأرضية (بالإنجليزية: Globe)‏ هي مجسم ثلاثي الأبعاد يتم استخدامه كنموذج لك...

Scottish politician (born 1986) Neil GrayMSPOfficial portrait, 2024Cabinet Secretary for Health and Social Care[a]IncumbentAssumed office 8 February 2024First MinisterHumza Yousaf John SwinneyPreceded byMichael MathesonCabinet Secretary for Wellbeing Economy, Fair Work and EnergyIn office29 March 2023 – 8 February 2024First MinisterHumza YousafPreceded byKate ForbesSucceeded byMàiri McAllanMinister for Culture, Europe and International DevelopmentIn office24 January 20...

 

Music and musical traditions of Kenya Part of a series on theCulture of Kenya History Pleistocene Neolithic African iron age Swahili city states Portuguese and Omani period British Colonial Period Early post Independence Moi Era Recent history PeopleHistoric peoples Koobi Fora Hominins Olorgesailie Aechulean hand axe culture Savanna Pastoral Neolithic Culture Eburran industry Elmenteitan culture Sirikwa culture Urewe culture Shungwaya Modern ethnicities Kikuyu Luhya Banyala Bukusu Gisu Idakho...

 

Swedish writer (1852–1908) This article includes a list of general references, but it lacks sufficient corresponding inline citations. Please help to improve this article by introducing more precise citations. (May 2021) (Learn how and when to remove this message) Mathilda RoosMathilda RoosBorn(1852-08-02)2 August 1852Stockholm, SwedenDied17 July 1908(1908-07-17) (aged 55)Danderyd, SwedenNationalitySwedishOccupationwriter Lovisa Mathilda Roos (pen name, M. Rs.; 2 August 1852 – 17 Jul...

Widths of railway tracks This article needs additional citations for verification. Please help improve this article by adding citations to reliable sources. Unsourced material may be challenged and removed.Find sources: Track gauge in the United States – news · newspapers · books · scholar · JSTOR (December 2019) (Learn how and when to remove this message) Track gauge By transport mode Tram Rapid transit Miniature Scale model By size (list) Minimum ...

 

American professional wrestler and manager Stokely HathawayHathaway in 2018Birth nameStokely Hathaway[1]Born (1990-11-12) November 12, 1990 (age 33)Harlem, New York, U.S.Professional wrestling careerRing name(s)Chuck Taylor™Court Moore[2]Malcolm BivensRamonStokely HathawayBilled height5 ft 8 in (173 cm)Billed weight174 lb (79 kg)Trained byROH Dojo[3]Debut2014 Stokely Hathaway (born November 12, 1990) is an American professional wrestling...