Leon Elizanburu

Leon Elizanburu
Bizitza
JaiotzaOrtzaize1816ko martxoaren 1a
Herrialdea Nafarroa Beherea, Euskal Herria
HeriotzaUztaritze1861eko ekainaren 13a (45 urte)
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta bertsolaria

Literaturaren Zubitegia: 839

Leon Elizanburu (Ortzaize, 1816ko martxoaren 1a - Uztaritze, 1861eko ekainaren 13a) lapurtar bertso idazle eta bertsolaria da.[1] Anton Abadi antolatutako lore jokoetan irabazi zuen 1855ean Emazte edalea lanarekin. Bere anaia kantaria eta idazle ezagunagoa izan zen: Joan Batista Elizanburu.

Haur aroa

Leon Elizanburu sortu aitzin bere aita errient izan zen baina 1811n aduanan sartu zen. Ondorioz, Leon Elizanburuk herri anitzetan ikasi zuen eskolan: Arnegi, Aldude, Lasa eta Sarako eskoletan.[2]

Guarda

Leon, bere aita bezala 1834-eko uztailaren l-ean aduaneko postuan lanean hasi zen. 18 urte zituelarik Saran bizi izan zen bere aitarekin. Bere guarda lanean sarri mugitu zen lekuz:[2]

« Lehen urtea Landesetan, Molietsen, iragaten du soldata erdiarekin. Hori zen orduko legea. Urte baten buruko berriz Euskal Herriratzen da eta, erran dudan bezala, lekuz aldatuz egonen da Uztaritzen, Beskoitzen, Lekornen, Luhuson, Bidarrain, Uztaritzen berriz, Azkainen, Donibane Lohizunen, Urruñan, Akotzen, Behobian eta azkenik Baionan. »
LEON ELISSAMBURU

GUARDA, PILOTARI, OLERKARI Sara, 1991-XII-20 Jean Haritschelhar

Pilotaria

Elizanburu pilotari azkarra ere izan zen.[2][1]

Bertsoak

  • Emazte edalea: Bertso ezagunena, Urrunako Lore jokoetan bertso horrekin irabazi zuen, 1855ean.
  • La Crinoline (Krinolina): Peio Ospital Eta Pantxoa Carrère-rrek kantatu zuten haien disko batean.
  • Dantzaria
  • Rusiako gerla
  • Ama dolorezkoa [1]
  • Bozkario handi bat [2]

(Beste lan batzuk egin zituen, baina hauek dira ezagunenak)

« I Munduan ikusten da hainitz bizio Hoberenetik ere deus ez balio: Bainan halere Oituz geroz hartan, bertzeak bertze, Zor edo hartze, Ezin arnega daite, arras hil arte; »
Leon Elizamburu, Emazte edalea (1855)

Heriotza

Leon Elizanburu 1861eko ekainaren 13an hil zen. Le courrier egunkarian heriotzaren artikulu bat idatzia izan zen:[2][oh. 1]

« Gaurko ekainaren 13an zendu da Baionan Elizanburu jauna, aduanetako brigadiera eta zeinen izena Courrier-en irakurleek ongi ezaguna baitute. Urte anitzez urtero Urruñan ospatzen diren literatur leihaketetan nabarmendu da. Haren poesian bereizgarria zen hizkuntzaren originaltasun handiko erabilera. Idazluma euskaraz ederki bazerabilen ere, zeina ama hizkuntza baitzuen, ez zuen esku biluzia okerrago baliatzen, eta anitzetan nabarmendu zen euskaldunek hain gogoko dute aisialdiko jarduera horretan (esku pilotan, alegia), zeinak Pirinioen bi aldeetako pilotazaleak erakartzen baititu Urruñako plaza ederrera. Horrez gain, Elizanburu jauna ohorezko gizona zen, nagusiek estimatua eta menpekoek maitatua. Gaixotasun latz batek kolpatu eta ustekabean erauzi du familia maitearengandik, 45 urte baizik ez zituela eta hala ere 25 urteko zerbitzu on eta leialak eskainirik. Ezbehar hau ez da bakarrik suertatu. Ia aldi berean, nolabait errateko, itxi zituen begiak bere semeetako batek, 15 urtekoa berau, eta haren hilkutxak aita zeramanari jarraiki zion. Beste seme bat eta 18 urteko alaba bat ere sukarrak hartuak izan dira. Zorionez, orain suspertzeko bidean dira azken horiek. »
Le courrier de Bayonne kazetaren artikulua. 1861eko ekainaren 19an

Bere hilobia Arrauntzeko kaperan kokatua da, bere familiako pertsona batzuen hilobiekin batera.

Oharrak

  1. "Le 13 juin courant est mort a Bayonne M. Elissamboure, brigadier des douanes, dont le nom est bien connu des lecteurs du Courrier. Plusieurs fois, il avait avantageusement figure dans les joutes litteraires qui, chaque annee, ont lieu a Urrugne. Ses poesies se faisaient remarquer par une certaine verve et un tour qui portait un cachet d'originalite toute particuliere. Mais, s'il savait bien manier la plume dans la langue basque, qui etait sa langue maternelle, il ne savait pas moins bien se servir de la paume, et il avait en bien des circonstances paru avec eclat dans ces divertissements si cheris des Basques et qui attiraient sur la belle place d'Urrugne les amateurs des deux cotes des Pyrenees. M. Elissamboure etait du reste un homme honorable, estime de ses chefs, aime de ses subordonnes. Atteint d'une maladie violente, il a ete enleve a l'improviste a l'amour de sa famille, a peine age de 45 ans et comptait neanmoins deja plus de 25 ans de bons et loyaux services. Ce malheur ne devait pas marcher seul. A peine, pour ainsi dire, avait-il ferme les yeux qu'un de ses fils, age de 15 ans, mourait aussi et suivait dans un autre cercueil celui de son pere. Un autre jeune enfant et une de ses filles agee de 18 ans etaient en meme temps en proie a la fievre. Heureusement, ils se trouvent aujourd'hui en voie de guerison".

Erreferentziak

  1. a b Urkizu Sarasua, Patrizio; Xarriton Zabaltzagarai. (1997). Koplari zenbaiten bizitaz eta bertsoez ohar labur batzuk. Donostia, 424 or. ISBN 84-89516-50-2..
  2. a b c d Haritschelhar, Jean. (1991). «Leon Elissamburu. Guarda, pilotari, olerkari» Euskera 37.

Kanpo estekak