Len Taunyane |
---|
|
|
Jaiotza | XIX. mendea |
---|
Herrialdea | Hegoafrika |
---|
Talde etnikoa | Tswana |
---|
|
Hizkuntzak | ingelesa |
---|
|
Jarduerak | kirolaria |
---|
Atletismoa |
---|
Kirol diziplinak |
maratoia |
---|
Errekorrak |
---|
Berezitasuna |
Irizpidea |
Data |
M |
---|
| |
Marka pertsonalak |
---|
Berezitasuna |
Lekua |
Data |
M |
---|
| |
|
|
|
|
|
|
Len Taunyane (fl. 1880 - 1904 baino beranduago) Hego Afrikako atleta bat izan zen, 1904ko Udako Olinpiar Jokoetan parte hartu zuena gizonezkoen maratoian. Jan Mashiani herrikidearekin batera, lehenengo bi afrikarrak izan ziren Olinpiar Joko modernoetan parte hartzen.
Lehen urteak
Taunyane tswana herriko kidea eta Bigarren Boer Gerrako beteranoa zen. Gerran mezulari lanetan airtu zen. 1900 eta 1902 artean ateratako argazki batek Santa Helenan gerrako preso gisa erakusten du. Ezer gutxi gehiago dakigu bere bizitzaz. Baliteke Estatu Askeko Unibertsitatean ikasi izana. Estatu Batuetara bidaiatu zuen 1904an, Saint Louiseko Erakusketa Unibertsaleko Boer Gerraren Erakusketan parte hartzeko. Han, Colensoko guduaren eta Paardebergeko guduaren eguneroko bi antzezpenetan parte hartu zuen.
Maratoia
1904ko maratoia kontu informala izan zen neurri handi batean, ibilbide desegokian eta hain hautsez betetako errepideetan lehiatua, atleta askoren kolapsoa eragin zuena. Taunyanek azken unean eman zuen izena lasterketan, tswana gisa eta, beraz, ez zuen Hegoafrika formalki ordezkatu, 1910 arte ez baitzen existitu herrialde hori, Hegoafrikar Batasuna gisa. Ofizialek ezin zuten haren izena esan, eta "Len Tau" edo "Lentauw" esaten zioten.
Taunyanek oinutsik korritu zuen ziurrenik, eta 32 eta 14 partaideko talde baten bederatzigarren postuan amaitu zuen. Behatzaile asko ziur zeuden Taunyanek hobeto egin zezakeela txakur oldarkorrek ia milia bat ibilbidetik kanpo jazarri izan ez balute[1][2].
Ez dakigu ezer gehiago bere ondorengo bizitzari buruz.
Erreferentziak
Kanpo estekak