Leisure Suit Larry in the Land of the Lounge Lizards 1987an Sierra On-Line estatubatuar software enpresak merkaturatutako bideo-joko bat izan zen. Abentura grafiko hau Leisure Suit Larry saila inauguratu zuen.
Sinopsia
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Larry Laffer 38 urterekin "Lost Wages" fikziozko hirian maitasuna eta esperientzia berriak bilatzen dabil. Pertsonaia osagarriak kontuan hartu gabe, Larry prostituta batekin harremanetan hasiko da (ez du bere maitasun-beharra asetzen, lizunkeria baizik); Fawn, bere dirua kentzeko berarekin ezkontzen den emakume materialista; Faith, beste senargai bat duena; eta azkenik, Eve, jokoaren amaieran Larryk maite duena.
Hiriak hainbat agertoki ditu: jokoa hasten den "Lefty's Bar" delakoa, biltegi bat, diskoteka bat, kasino bat eta ezkontza azkarretarako eliza bat. Normalean taxi bat deitu beharko du leku batetik bestera joateko: biltegia, diskoteka, kasinoa eta eliza bakarrik daude ondoan. Gehiago aurreratzen bada, kale ilunetan sartzen da, non hiltzaile batek Larry hiltzen duen, presaka irten ezean, eta kalea zeharkatzen saiatzen bada, auto batek harrapatzen du; bi egoera horiek jokoa amaiarazten dute.
Kanpo estekak