Leisler saguzarra[1] edo gau-saguzar txikia (Nyctalus leisleri) Euskal Herrian topa dezakegun saguzar espeziea da.
Itxura
Tamaina ertaina du; belarriak zabalak, hiruki formakoak eta bazter kiribildua dutenak.
- Pisua: 13g eta 20g artean.
- Luzera: 48mm eta 68mm artean.
- Hegal-luzera: 260mm eta 320mm artean.
Bizigunea
Espezie hau kanpotarra da, hau da, urte osoan zehar leize-zuloetatik kanpo bizi da (haitzulotarrek ez bezala). Zuhaitz zuloetan babesten da, makurtua; eta beraz, ez sabaitik zintzilik saguzar askok bezala.
Portaera eta elikagaia
Udazkenean eta udaberrian, emeek ehunka kilometroko migrazioak burutzen dituzte.
Lepidopteroak eta koleopteroak (kakalardoak) ehizatzen dituzte, basoen gainean hegan eginez edo zuhaitz handien inguruan.
Erreferentziak