LeishmaniasiLeishmania motako protozoo bizkarroiek eragindako eritasuna da. Hiru dira leishmaniasi mota nagusiak:
Erraietako leishmaniasia edo “kala-azar”. Gizonaren, animalien –batez ere, zakurraren– bizkarroi den Leishmania donovani-k eragina. Odola xurgatzen duen intsektu mota batek (Phlebotomus) zabaltzen du oso hedatua den leishmaniasi mota hau. Ezaugarri nagusiak sukarra, gibelaren eta, batez ere, barearen hantura, eta anemia dira. Eritasunak aurrera ahala, gris ilun bilakatzen da larruazalaren kolorea, eta horregatik hartzen du “kala-azar” hindierazko izena, “eritasun beltza” esan nahi duena.
Larruazaleko leishmaniasia edo “Ekialdeko botoia”. Eritasuna larruazalean soilik agertzen da. Oso hedatua da Mediterraneo aldeko lurraldeetan. Phlebotomus intsektuak zabaltzen du leishmania mota hau ere.