Le otto montagne (euskaraz: «zortzi mendiak») 2022ko Felix van Groeningen eta Charlotte Vandermeersch belgikar zinema zuzendarien film dramatikoa da. Paolo Cognettiren izen bereko eleberrian oinarrituta dago.
Sinopsia
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Pietro hiriko mutila da; Bruno, Aosta bailarako herri ahaztu batean bizi den azken umea. Lagun egingo dira erreinu gisa hartu duten Alpeetako txoko ezkutu horretan. Urteek aurrera egin ahala, Brunok mendiari leial jarraitzen duen bitartean, Pietrok munduan zehar bidaiatuko du. Bizi izandako esperientziek maitasunari eta galerari aurre egitera behartuko dituzte; nondik datozen gogoraraziko diete, eta patuari bidea ireki.[1]
Aktoreak
- Luca Marinelli: Pietro Guasti
- Alessandro Borghi: Bruno Guglielmina
- Filippo Timi: Giovanni Guasti
- Elena Lietti: Francesca Guasti
- Elisabetta Mazzullo: Lara
- Lupo Barbiero: Pietro Guasti (umea)
- Cristiano Sassella: Bruno Guglielmina (umea)
- Andrea Palma: Pietro Guasti (gaztea)
- Surakshya Panta: Asmi
Erreferentziak
Kanpo estekak