Lea ibaiaren estuarioan kokatua dago, Isuntza hondartzaren eta Garraitz (San Nikolas) uhartearen artean. XVIII. mendean eraikitako sistema hidraulikoa da, itsasadarraren bokalaren norabidea aldatzeko sortua. Horri esker jitoan doan hondarrak ez zuen ibai-ahoan barrarik sortzen eta ontziek ibaian gora egin ahal zuten[1].
XIX. mendean berreraikia, 2011ko ekaitz batek zati batzuk puskatu zituen. 2015ko hasieran berritze lanak egin zituzten, tarte hautsiak berreginez eta hondatuak konponduz. Horrela, kai berrituak 4,10m zabal eta 245 m luze ditu[2].