Lazarragatar leinuaren eraikinak hainbat dira, Araba-Gipuzkoetan, bereziki Oñatin, Legazpin eta Arabako lautadan.[1] Izan ere, leinu gerretan ganboatarren alde borrokatu zen familia hark botere handia izan zuen, eta Lazarragatar bat (Joan Lopez Lazarraga) Fernando Katolikoaren idazkari izan zen. Leinua Oñatin sortu zen, eta Arabako lautadara zabaldu zen handik.
Hauek dira Lazarraga leinuarenak izandako eraikin nagusiak:
- Etxe Aundi baserria (Oñati, Gipuzkoa), Lazarragatarren oinetxea. Gaur egun, Etxe Aundi jatetxe eta hotela dauka.[2]
- Lazarraga dorrea eta jauregia (Oñati, Gipuzkoa): zatirik zaharrena dorrea da, XV. mendean Lazarragatar batek Oñatiko kondeari erosia.[3]
- Lazarraga dorrea (Larrea, Barrundia, Araba): XV. mendeko eraikina. Joan Perez Lazarraga etxe horretako jauna izan zen.
- Bidaurretako Santa Klara monasterioa (Oñati, Gipuzkoa), Joan Lopez Lazarragak 1510ean sortua.
- Lazarragatarren jauregia (Zalduondo, Araba): XVI. mendearen bigarren erdialdeko eraikina.
Erreferentziak
Kanpo estekak