Laura Veirs

Laura Veirs

Bizitza
JaiotzaColorado Springs1973ko urriaren 24a (51 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaPortland
Hezkuntza
HeziketaCarleton College (en) Itzuli : geologia
General William J. Palmer High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
mandarin estandarra
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, egile abeslaria, musikagilea, itzultzailea, soinu banda konpositorea eta haur literaturaren idazlea
Kidetzacase/lang/veirs (en) Itzuli
Genero artistikoapop musika
pop rock
alternative country (en) Itzuli
Musika instrumentuagitarra
ahotsa
pianoa
banjoa
DiskoetxeaNonesuch
Bella Union (en) Itzuli

lauraveirs.com
IMDB: nm2238344 Facebook: LauraVeirs Twitter: lauraveirs MySpace: lauraveirs Bandcamp: lauraveirs Spotify: 0jkK3K1ATFFHofEWjd2i00 Last fm: Laura+Veirs Musicbrainz: 8951c87f-f730-4247-b442-52ed14ad6a97 Songkick: 531115 Discogs: 360660 Allmusic: mn0000138844 Deezer: 2037 Edit the value on Wikidata

Laura Pauline Veirs (Colorado Springs, Colorado, 1973ko urriaren 24a) estatubatuar egile abeslaria da.

Musika ibilbidea

Laura Veirs countrya, folka, musika klasikoa eta popa entzunez hazi zen, baina bere lehenengo musika proiektuak oso bestelako bideetatik jo zuten. Rair Kx punk taldea osatu zuen beste emakume batzuekin, 1996an, baina berehala jo zuen txikitan entzundako musikara, eta 1999an hasi zen, ahots eta gitarra hutsarekin grabatutako disko batekin.[1]

Horren ondoren disko mordoxka atera ditu, folk eta pop intimistaren artean mugitzen direnak, eta denbora horrek guztiak kantugintzan sakontzeko balio izan dio Veirsi. "Orain dela hogei urte, punk taldearekin hasi nintzenean, ez nuen, inondik ere, kantu beraren bost aldaera idatziko. Baina orain badakit zein moldagarriak izan daitezkeen hitzak eta melodiak. Musikari gisa, tresna gehiago ditut, eta bertsio asko idazten ditut, egokiena bilatu arte", adierazi zuen 2018an. Horretarako aukera eman dio etxean lanerako gela bat izateak, eta "egunero-egunero" bertan aritzeak.[1]

Diskografia

Bakarka
  • 1999: Laura Veirs (Raven Marching Band Records)
  • 2001: The Triumphs and Travails of Orphan Mae (Raven Marching Band Records)
  • 2003: Troubled by the Fire (Bella Union)
  • 2004: Carbon Glacier (Bella Union (Erresuma Batua) / Nonesuch Records (AEB))
  • 2004: Lore of Ears (Kelp Monthly) – zuzenekoa
  • 2005: Year of Meteors (Nonesuch Records)
  • 2007: Saltbreakers (Nonesuch Records)
  • 2008: Two Beers Veirs (EP) (Raven Marching Band Records)
  • 2010: July Flame (Raven Marching Band Records (AEB) / Bella Union (Europa))
  • 2011: Tumble Bee (Nonesuch Records (AEB) / Bella Union (Erresuma Batua))
  • 2013: Warp & Weft (Raven Marching Band Records)
  • 2018: The Lookout (Raven Marching Band Records (Ipar Amerika) / Bella Union (gainerako herrialdeak))
  • 2020: My Echo (Raven Marching Band / Bella Union)
k.d. lang eta Neko Caserekin
  • 2016: case/lang/veirs[2]

Erreferentziak

  1. a b Lizarralde, Mikel. Garai hauskorrak. Berria, 2018ko apirilak 29, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-27).
  2. Lizarralde, Mikel. Izen propioak, hizki txikitan. Berria, 2016-06-26, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-27).

Kanpo estekak