Laura Perez Ruano (Iruñea, 1980ko abenduaren 23a[1]) nafar abokatu, irakasle eta Ahal Dugu alderdiko Nafarroako idazkari nagusi ohia da. Lizarran euskara irakatsi eta ezkerreko hainbat herri mugimendutan jarduten du. Errepublikarra da.[2]
2015etik 2019ra Nafarroako Parlamentuko parlamentaria izan zen. Legealdiaren hasieran Ahal Dugu alderdiko bozeramailea eta legebiltzarkidea izan zen. Ahal Dugutik kanporatua izan zen, eta beste kide batzuekin batera Orain Bai izena hartu zuten legebiltzarrean.
Ahora Navarra - Nafarroa Orain korronte politikoa sortu zuen Nafarroako Ahal Duguko beste kide ohi batzuekin.
Erreferentziak