Laura Fernández Domínguez (Terrassa, Katalunia, 1981ko uztailaren 5a) kazetaria eta idazlea da.[1]
Literatura eta musika kritikaria ere bada eta ibilbide luzea egina du idatzizko hedabideetan. Bere ipuinak antologia askotan jaso dira, eta ingelesera, frantsesera eta italierara itzuli dira.
Ibilbidea
Bienvenidos a Welcome (Elipsis, 2008) eta Wendolin Kramer (2011), La chica zombie (2013), Connerland (2017) eta La señora Potter no es exactamente Santa Claus (2021) eleberriak argitaratu ditu.
Harengan eragin duten batzuk: Philip K. Dick, Terry Pratchett eta Stephen King dira.[2]
La señora Potter, ez da Santa Claus bere eleberriak El Ojo Crítico de Narrativa 2021 saria, Finestres de Narrativa saria eta liburu saltzaileek emandako 2021eko Fikzio Libururik onenaren saria jaso zituen.[3][4]
Lanak
- Bienvenidos a Welcome (Elipsis, 2008)
- Wendolin Kramer (Seix Barral, 2011)
- La Chica Zombie (Seix Barral, 2013)
- El Show de Grossman (Aristas Martínez, 2013)
- Connerland (Literatura Random House, 2017)
- La señora Potter no es exactamente Santa Claus (Literatura Random House, 2021)
Sariak
- El Ojo Crítico de Narrativa saria 2021[3]
- Finestres de Narrativa saria 2021[3]
- 2021eko Fikzio Libururik onena liburu-saltzaileek emana[4]
Erreferentziak
Kanpo estekak