Last Days (euskaraz Azken Egunak), 2005eko Gus Van Sant estatubatuarrak zuzendutako drama film bat da. Kurt Cobain musikariaren bizitzaren azken egunetan arinki oinarritua dago. Michael Pitt, Lukas Haas, Asia Argento eta Scott Patrick Green aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
1990eko hamarkada, AEB, Washington estatua, Blake (Michael Pitt) musikari barnerakoiak ospearen pisua, ardura pertsonalak eta isolamendu sentimendu sakon bat jasaten ari da. Egun batez, zuhaitz harrigarri batzuk erakarrita, baso baten barna joan eta iturburu bat topatuko du. Jende asko bere bila dabil: zerbait nahi dutenean bakarrik hurbiltzen zaizkion lagunak, bere diskoetxeko exekutiboak, bai eta detektibe pribatu bat ere. Blakek basoan bere azken abestia sortzeko inspirazioa bila dabil.
Aktoreak
Kanpo estekak