Las Monedas leizea, Puente Viesgo udalerrian dagoena, Kantabriako arte paleolitikoko leku garrantzitsuenetako bat da.[1] 2008ko uztailetik UNESCOren Gizateriaren Ondarearen zerrendan dago, "Altamirako leizea eta Espainia iparraldeko paleolitoko labar-artea" izeneko multzoan.[2]
Paseko haranaren erdian dago, Hornos de la Peña haitzulotik gertu eta Castillo mendian, La Pasiega, Las Chimeneas eta El Castillo haitzuloak hartzen dituen mendi berean. Castillo mendiko haitzuloek multzo harrigarri oso bat osatzen dute, bai Harri Aroko kultura materialaren ikuspegitik, bai labar-artearen ikuspuntutik.
Isidoro Blancok 1952an leizea aurkitu zuen. Berez, barrunbe bat da, tamaina gutxiko atari batekin, estalagmitak, estalaktitak, antoditak eta kobazulo bateko gainerako formazio tipikoak dauden areto-sare zabal batera sartzen dena.
Las Monedasen ikerketarik garrantzitsuena Eduardo Ripoll Perellók egin zuen- Honek 1972an Brontze Aroko eta Burdin Aroko materialen agerpenaren berri ematen duen ikerketa bat argitaratu zuen, baita Paleolitoko litika apur bat eta Errege-erregina Katolikoen garaian ezkutatuak izan ziren txanpon batzuk ere. Gainera, eskualdean agertutakoen antzeko labar-pintura ugari daude: zaldiak, hartzak, ahuntzak... irudikatzen dituzten pintura beltzak.
Erreferentziak
Kanpo estekak