Larrangozko jauregia Longidako Larrangotz lekuan Erdi Aroko jauregi bat da.
Eraikina
Eraikuntza zibilen artean, Erdi Aroko jauregia nabarmentzen da, gezileihoak dituen dorre karratu bati atxikita dagoena. XIV. eta XV. mendeetako dokumentuetan agertzen da. 1565ean, Xerles Aiantzek, jauregi honen eta Altzorritzekoaren jaunak, auzia eraman zuen errege auzitegietan, bidalketa zedula eman ziezaioten. Nafarroako Erresumako Armeria Liburuaren arabera, XVI. mendean bildua, jauregiko armarria sable-arrano bat zen, bere koloreko erbi baten gainean, zilarrezko eremuan.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak