Lapazandegi baserria Donostian dago, Ulia auzoan, Mirakruz gainetik igotzen den Ulia pasealekuan. Bertan dagoen iturburua 1850an hasi zen Gipuzkoako hiriburua urez hornitzen. Bidebietan auzoan dagoen Moneda baserriko urak ere urte berean hasi ziren erabiltzen. Lapazandegitik gertu dagoen Soroborda ur-biltegia 1869an eraiki zen Moneda baserriko ura bildu eta banatu ahal izateko.[1]
Iturria izen bereko baserriaren lurren beheko aldean dago. Gorago parean dagoen bidezidorra aspaldiko bide bakarra zen orduan. Bidezidor horretan iturriaren parean baino altuago aspaldiko ur-biltegi txiki bat dago oraindik. Horraino ponpatzen zen ura motor txiki batekin.
Hiria uraz hornitzeko beharra beti egon da lotuta biztanleriaren hazkuntzarekin. Lapazandegiko urak bideratu zirenean 10.000 lagun bizi ziren Donostian. Hirira ura eramateko historian zehar egin diren urratsak eta une horietako bakoitzean zein zen biztanleria ikus daitezke taula honetan: [1]