Ingelesen iturria Donostiako (Gipuzkoa) iturri bat da, Uliako itsasaldean, Almirantearen gotorlekuaren azpian, Platako lurmuturra eta Platako itsasargitik hurbil.
Iturburu honen urak Buskando eta Soroborda ur-biltegietara bideratu zituzten hainbat akueduktu eta tunelen bitartez XIX. mendearen bukaeran. Ur horiek "Belle epoque" garai hartako Donostiako etxeetara bideratu ahal izateko. Tunel horien aztarnak Bidebietako frontoitik aurrera dagoen bailaratxoan eta Salvador Allende parkearen bukaeran ikus daitezke. Hiria uraz hornitzeko beharra beti egon da lotuta biztanleriaren hazkuntzarekin, iturri honetako urak bideratu zirenean 19.232 lagun bizi ziren Donostian (1879). Donostiara ura eramateko historian zehar egin diren urratsak eta une horietako bakoitzean zein zen biztanleria ikus daitezke taula honetan: [1]
Iruditegia
Erreferentziak
Kanpo estekak