Lake Placid (euskaraz Aintzira Barea) 1999ko Steve Miner estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako beldurrezko film bat da. Bill Pullman, Bridget Fonda, Oliver Platt, Brendan Gleeson, Betty White, Meredith Salenger eta Mariska Hargitay aktoreek antzeztu zuten.
Ondoren jarraipen ugari izan ditu: Lake Placid 2 (2007), Lake Placid 3 (2010), Lake Placid: The Final Chapter (2012) eta Lake Placid vs. Anaconda (2015).
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
AEBetako Maine estatuko Aroostook konderria, Lake Placid aintziran izaki ezezagun batek gizon bat oso-osorik jan berri du. Jack Wells (Bill Pullman) ofizialak izakia ehizatzeko asmoz talde bat osatuko du, taldekideen artean Kelly Scott (Bridget Fonda) Natur Historiaren Amerikar Museoko newyorkar paleontologoa, Hector Lyr (Oliver Platt) kokrodiloak maite dituen aberats xelebrea, Hank Keough sheriffa (Brendan Gleeson) eta Sharon Gare (Meredith Salenger) udaltzaina daude. Izakia atzemateko duten aztarna bakarra hildako gizonaren gorpuan topatutako historiaurreko izaki batena dela dirudien hortz bat izango da.
Aktoreak
Kanpo estekak