Laidako zubia Urraul ibarreko Irunberri udalerrian Erdi Aroko harrizko zubi bat da, Irati ibaiaren gainean. Donejakue bidearen ondare kontsideratua dago.[1]
Deskribapena
Judasen Bentarako sar-irteera nagusia izan da Irunberrin Iruñerako bidean. Ziur aski Erdi Aroan eraikia, 60 metroko kanoi gangako zubiak erdi puntuko lau arku ditu eta zutabeeta uraren indarra apaltzeko zubi-bularrak.
Napoleondar gerretan, 1811n, Espoz Mina jeneralaren aginduz eraitsi egin zuten arkuetako bat, ibaiaren ezkerreko ertzean babestuta zeuden tropa frantsesei bidea mozteko. 1950ean berriz, ibilgailuen zirkulaziorako egokitu zen, kaltzada zabalduz eta gaur egungo itxura hartuz.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak