La gran aventura de Mortadelo y Filemón (euskaraz Mortadelo eta Filemónen abentura handia) 2003ko Javier Fesser espainiar zinema zuzendariak zuzendu eta Guillermo Fesser anaiarekin batera idatzitako umorezko film bat da. Francisco Ibáñez komikigilearen Mortadelo eta Filemón pertsonaien komikietan oinarritua dago. Benito Pocino, Pepe Viyuela, Dominique Pinon, Paco Sagarzazu, Mariano Venancio, María Isbert, Janfri Topera, Berta Ojea eta Eduardo Gómez aktoreek antzeztu zuten.
Mortadelo y Filemón. Misión: salvar la Tierra (2008) eta Mortadelo y Filemón contra Jimmy el Cachondo (2015) jarraipenak izan ditu.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Bacterio irakasleari (Janfri Topera) bere asmakizun arriskutsuena ohostu berri diote, diktadore txiki eta ero baten eskuetan amaitu duen gailua, Calimero tiranoa (Paco Sagarzazu), honek gailua bere onurarako erabili nahi du.
Bacteriok gailua nola edo hala berreskuratu nahi du, baina Mortadelo eta Filemón (Benito Pocino eta Pepe Viyuela) hori lortzeko ez ditu gai ikusten. Bi agente ospetsuak T.I.A. erakundeak detektibe harroxko está harroputz bat kontratatu duela jabetzean, beren kaxa eta arriskura jardutea erabakiko dute.
Aktoreak
Kanpo estekak