La bouteille d'anis (euskaraz Anis botila) Juan Grisek 1914ean margotutako margolan ezaguna da.
Ezaugarriak
Lana Espainian oso ezaguna izan zen. Anís del Mono izeneko anis marka baten botila erakusten du; botila horrek ezaugarri bereziak zituen, koskez osatua, eta horri esker, musika tresna moduan, Espainiako folklorean oso erabilia izan zen. Margolanean, aipatutako botilan, etiketan, "saria" hitzarekin, Kubismoarekin lotura zuzena izan zituzten hiri batzuen izenak agertzen dira: Badalona, Madril eta Paris. Hiri horiek hiru margolari kubistekin lotura izan zuten eta, modu batez, haien bitartez, Grisek omendu zituen.[1]
Gaur egun, Madrilgo Sofia Erregina Museoan erakusten da.
Erreferentziak
Kanpo-estekak