La boda de Rosa (euskaraz: «Rosaren ezkontza») 2020ko Iciar Bollaín espainiar zinema zuzendariaren filma da. Zoriontasuna lortzeko norbere buruarekin adiskidetzea ezinbestekoa dela plazaratzen du filmak. Malagako Zinemaldian izan zuen estreinaldia.[1]
Sinopsia
Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Ia 45 urte dituela, Rosak zinemarako jostun gisa egiten duen lana eta bere familiari ematen dion laguntza uztartzen ditu. Etsita, Rosak dena utzi eta bere buruarengan zentratzeko bat-bateko erabakia hartzen du, bere buruarekin ezkontzea erabakiz.
Baina dena ez da berak pentsatu bezain erraza izango, bere aita, neba-arrebak eta alaba gainditu beharko dituelako bere buruarekin ezkondu eta bere bizitza bizitzen hasi nahi badu.[2]
Jatorrizko ideia Icíar Bollainena da. Asian bere buruarekin ezkontzen diren emakumeen ezkontzak bakarrik egiten ari zirela jakiten zuenean sortu zen. Ezkontza hauek ekialdeko gizarteko emakumeak ezkontzeko jasaten duten presio sozialaren ondorioz sortzen dira. Alicia Luna zuzendarikidearekin engin zuen ikerketa Iciarrek, eta ikerketa horretan Mendebaldean ideia bera burutzen ari zirela ikusi zuten, beste ñabardura batekin. Hemen emakumeak beren buruarekiko konpromiso gisa ezkontzen dira.[3]
Filmaren argumentu-ildoa norberaren errespetuaren eta norberaren buruaren zaintza ezaren ideiaren inguruan sortzen da. Zoriontasunaren eraikuntzak, norbaitengan baino, norberarengan duela oinarria indartu nahi dute.[4]
Gaiak
Filmak gai ugari jorratzen ditu. Istorioak norberaren maitasunaz hitz egiteaz aparte, gizatasunaz, umiltasunaz, familia-harremanez, amatasunaz eta heziketaz ere hitz egiten du.[5]
Gainera, emakumeen emantzipazioaz eta zaintza-lanarekiko mendekotasunaz hitz egiten du.[6]
Filma, Candela Peñaren interpretazioan oinarritzen da trama zuzentzeko garaian, musikari pisua kentzen diotelarik. Filmak ez du soinu banda egituratzen duen gai nagusirik, baina kontakizunaren hiru une garrantzitsuetan, txelo eta akordeoi konposaketa batetaz baliatzen da, protagonistak askatasuna bilatzen duelaren seinale.[9]
Hautaketa hori kontzienteki burutu da, protagonistaren sentimenduen proiekzioa nabarmentzea duelako helburu, bereziki Rosak independentzia eta askatasuna lortzen duenean ematen delarik. Une horretan, eta bertatik aurrera, ez dago musikarik sekuentzietan, Rosak ez baitu musika behar atzean ezkutatzeko.[9]
Valladolideko Nazioarteko Zinema Astearen 65. edizioan (2020), Spanish Cinema sekzioan programatu zen, duela gutxi estreinatu diren ekoizpen espainiarrak biltzen dituen sekzioan, beste 11 film luzerekin batera.[11]
Filmak emakumeak gizartean, batez ere zaintzaile moduan, duen garrantzia azpimarratzen du. Familietan duten rol egonkortzailea ikusarazten saiatzen da. Emakume askok egiten duten lan bikoitza salatzen dute komediaren bidez, etxekoa eta lanekoa.[22]
Ezkontza modu ofizialean errebelatzeko erabiltzen du protagonistak, bere buruarekin ez ezik besteen aurrean ere konprometitzen delarik, zeremonia tradizionalak duen sinbolismoaren harira. [23]
Filmaren lantaldean gainera emakumeen presentzia handia dago. Zuzendariaz eta kogidoilariaz gain, ekoizle guztiak emakumeak dira.[24]