Errekonkista baino lehen, Montornesko gaztelua eskualde horretako feudo arabiar garrantzitsuenetakoa zen. Gazteluan, gaur egun desagertuta dagoena, XV. mendeko amaiera arte jendea bizi izan zela ezagutzen da. Gaztelu hori Beni Qasim tribuarena zen. Han bizi izan ziren Cid Campeador eta ondoren jazo zen Aragoiko Jaume I.a erregearen konkistak baino lehen.
Les Palmesko basamortua. Espezie autoktono ugari dagoen parke naturala da. Itsasertzarekin lerrozuzenean dago eta lurralde menditsua da. Geologiari dagokionez, gres izeneko harria nabarmentzen da. Horrez gain, kare-hobi bat edo beste dago basamortuko gailurretan, Bartolo mendia kasu.
Bartolo mendia (714 m.). Bista apartak ditu eta oskarbi dagoenean Columbrete uharteak ikus daitezke.