La Montaña (euskarazMendialdea) EspainiakoKantabria autonomia erkidegoko eremu bat da. Horretaz gain, Iberiar penintsulan historikoki Kantabria osoari deitzeko erabili izan den usadiozko izena ere bada. Aldiz, La Marina eremuak kostaldean zehar hedatzen delarik.
La Montaña eremuak Kantabria autonomia erkidegoko azaleraren bi heren bere barnean hartzen ditu, gainontzeko herena La Marina eremuaren barnean gelditzen delarik. La Montaña eremuaren orografia haran ugariz osatua dago eta oso menditsua da.
Gaur egun, maiz La Montaña izenaz Kantabria osoa izendatu ohi da, kantabriarreimontañeses ("menditarrak") izenez deituaz, baina izendapen hau ez da erabat zehazta, lehen aipatu bezala La Montaña eremua autonomia erkidego horretako barnealdean kokatzen baita.