La Llorona 2019ko Jayro Bustamante guatemalar zinema zuzendariaren film dramatikoa da.
Sinopsia
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Guatemalako Gerran hil dituzte Alma eta haren seme-alabak. Hogeita hamar urte geroago, zigor auzi bat hasiko da Enriqueren aurka, genozidioaren buru izan zen jeneralaren aurka. Epaiketa bertan behera utziko dute, eta jenerala libre geldituko da. Hori ikusita, La Lloronaren [Alma] espiritua mendeku bila piztuko da.[1]
Aktoreak
- María Mercedes Coroy: Alma
- Sabrina De La Hoz: Natalia
- Margarita Kenéfic: Carmen
- Julio Diaz: Enrique Monteverde
- María Telón: Valeriana
- Juan Pablo Olyslager: Letona
- Ayla-Elea Hurtador: Sara
Erreferentziak
Kanpo estekak