1892. urtean, bizkaitar zenbait industrialari Ildefonsa Ayarragarayrekin, Gorbeñaren alargunarekin, harremanean hasi ziren. Asmoa latorrizko xaflak egiteko fabrika bat sortzea zen, alargunaren jabetza ziren Larrazabal-Kareagako lursail batzuetan. XIX. mendean sortutako metalurgia fabrika horrek hamarkada batzuk iraun zituen. Hasieran latorrizko xaflak egitetik geroago metalezko estruktura nahiko handiak ere egitera pasatu ziren. 1969. urtera arte. Urte horretan fabrika ez zen desagertu, baina urte horretan AHV enpresak bereganatu zuen La Baskonia.
Bere garaian lanpostu ugari kudeatu zituen La Basconiak (fabrika, XX. mendean, 3.500 langile izateraino heldu zen)[1].
Fabrika honek Basaurin azpiegitura batzuk eginarazi zituen, La Basconia zubia, esate baterako. Langileentzako etxebizitza sozial batzuk ere sustatu zituen bere garaian. Osasun zerbitzuak eskaintzeko eraikuntza bat, Guardia Zibilaren kuartel-etxe bat, ekonomatu bat, Baskoniako Botikina (gaur egun beilatokia da); Arte eta Lanbideen eskola zena (Baskoniako Aprendiz Eskola esaten zitzaion); San Jose Ikastetxea (kristau eskola)[2]; Probidentzia Eskola[3], (kristau eskola)[4]; Social Antzokia; San Pedro eliza[5]...