LIDAR (ingelesez: Laser Imaging Detection and Ranging) laser bidez objektuak antzemateko eta neurtzeko sistema da. Arkeologian oso baliagarria da bereziki landarediak estaltzen dituen eremuak aztertzeko[1].
Erabilera Guatemalan
Guatemalakooihana arakatzen hasi dira gailuarekin eta emaitzak erakutsi dutenez, Tikalaztarnategimaian beste piramide bat aurkitu dute, Kunal zentro zeremoniala deskubritu dute, El Palmar hiria uste baino 40 aldiz handiagoa dela ondorioztatu dute etab. 2.100 km2 aztertu dituzte orain arte, beste 20.000 geratzen zaizkie, baina dagoeneko maienhistoria aldatu du LIDARek. Zibilizazioak 1 edo 2 milioi biztanle zituela uste zen, baina datu berrien ondorioz, 20 milioi inguru zirela diote orain adituek[1].