Klinometroa (Grekotik, Klincin, "okertu" eta metron, "neurria") elementu jakin batzuen (dorreak, zutoinak, zuhaitzak, estatuak, eta abar) bertikaletik hartutako angelua (gradutan) neurtzeko erabiltzen den metalezkogailu bat da. Antzinean, artilleriako piezen tiro-angelua zehazteko erabiltzen zen. Kanoietan leku desberdinetan instalatzen zen tiro-angeluaren balioa milarenetan neurtzeko Vernierren neurketaren eskala eta gailuak zuen nibela erabiliz.
Behaketa meteorologikoetan inklinazio-angeluak neurtzeko erabiltzen den tresna da. Hodei-sabaiaren garaiera neurtzen du.[1]
Erreferentziak
↑«Klinometro», Euskalterm terminologia banku publikoa