L. Susan Brown, 1959an Kanadan jaiotako idazle eta anarkismoaren eta feminismoaren ideologoa da. Bere burua aldi berean anarkokomunista eta indibidualista bezala definitu du. Bere liburu ezagunena The Politics of Individualism: Liberalism, Liberal Feminism and Anarchism (1993) dugu. Lan horretan liberalismoa eta anarkismoa oinarri antzekoak dituztela, dotrina amankomun bat dutela esaten du. Liburu horretatik at anarkismoari eta feminismoari buruzko artikulu asko argitaratu ditu. Gaur egun
Toronton (Ontario) bizi da eta Torontoko Unibertsitatearen doktorea da.[1]
Kanpo estekak
Erreferentziak
Bibliografia
- The Politics of Individualism: Liberalism, Liberal Feminism and Anarchism. Montreal: Black Rose, 1993.