Jose Migel Barandiaranek aurkitu zuen aztarnategi hori, 1926an, eta ordutik hainbat ikerketa arkeologiko egin dira, baina nahiko gutxi publikatu da[5]. Kokaguneak kastroen egitura tipikoa zeukan, eta harresi bat bazuela aurkitu da.
J.M. Barandiaranek 1926an aurkitu zuen arren, ez zuen ikerketa sakonik egin bertan. 1950ean, zundaketa batzuk zuzendu zituzten Basilio Osaba Ruiz de Erenchunek eta Domingo Fernández Medranok, eta, berrikiago, 2001ean, Idoia Filloyk zundaketa-kanpaina berri bat zuzendu zuen, aztarnategiko sektore bat bide baten eraikuntza lanen ondorioz hondatu ostean. Ia aztertu gabeko aztarnategia izaki, hezur-industriaren bilduma interesgarria eta ondo kontserbatua du, eta 37 pieza arte katalogatu dira. 2016an,
Arabako Burdin Aroko kastroen testuinguruan, inguruko herri harresituetan aurki daitezkeen materialen multzo tipikoz du, hau da, espatulak zeramika ontzien azala leuntzeko[6], txaondak edo ardatz-eraztunak iruteko, kirtenak eta orratzak-burudunak arropak lotzeko eta apaintzeko[7], besteak beste. Identifikatutako lehengaia nagusia hezurra da, bigarrena adarra eta, kasu batean, baita bolia ere, latitude eta garai horietan oso gutxitan aurki daitekeen materia. Aztarnategiak atribuzio kronologiko argirik ez duen arren, ezin hobeto egokitzen da Burdin Aroko material tipikoen barruan[5].
↑(Gaztelaniaz)López de Heredia Martínez de Sabarte, Judit; Alday Ruiz, Alfonso (zuz); García Heras, Manuel (zuz). (2014). «Red Digital de Colecciones de Museos de España - Museos»ceres.mcu.es (Gasteiz: Euskal Herriko Unibertsitatea) (Noiz kontsultatua: 2023-12-18).