Finantza-kontabilitatean, kutxa-fluxu eraginkorra honela definitzen da: enpresa batek ezartzen dituen diru-sarreretatik sortzen duen eskudirua da, epe luzerako inbertsiora zuzendutako gastuak alde batera utziz.
Nazioarteko finantza informazioaren arauak aldiz, honela definitzen du kutxa-fluxu eraginkorra: eragiketetatik sortutako eskudirua zerga eta interes ordainduak kenduta; inbertsioagatik lortutako diru-sarrerak ordaindutako dibidenduak kendurik.
Eragiketetarik sortutako eskudirua kalkulatzeko, bezeroek sortutako eskudirua eta hornitzaileei ordaindutako eskudirua kalkulatu behar dira. Bi hauen arteko diferentziarekin eragiketetatik sortutako eskudirua lortzen da.
Bezeroek sortutako eskudirua:
Diru-sarrerak
- eragiketa komertzialen kobrantzen igoera edo murrizketa (1)
- inbertsioen diru-sarrerak
- Sarrera ez monetarioak edo/eta salmentekin erlazionatuak ez daudenak
Hornitzaile ordaindutako eskudirua:
Salmenta kostua – stock aldaketa = Ondasunen erosketak (2)
+ beste gastua
- eragiketa komertzialen zorren igoera edo murrizketa (1)
- kutxa-gastuek ez diren elementuak: amortizazioa, hornidurak, balio-galera, zorrak etab.
-finantzaketa gastuak
(1): Eragiketa komertzialak: hornitzaileen aktiboen aldaketak eta bezero kontuak Finantza kutxa-fluxuan jakinaraziko dira.
(2): Salmenten kostua: Stock kanpoko salmentak. Diru neutrala. Salmenten kostua – stock aldaketa = stock out – (stock out – stock In) = stock In = ondasun erosketa: cash out
Kanpo estekak