Ekonomian, pertsona batek edo nazio batek metatutako itzulkina da "diru-sarrera faktoriala", "ekoizpen-faktoreetatik" eratortzen dena eta errenta, lanak sortutako soldatak, kapitalaren interesa eta enpresa ekintzaileen irabaziak barne hartzen dituena.[4]
Kontsumitzaileen teorian, diru-sarrera "aurrekontu-murrizketa” izendatzeko erabiltzen den beste termino bat da; hau da, hainbat ondasunen kopuruan eta prezioan gastatu behar den zenbatekoa. Hurrengoa da horretarako oinarrizko ekuazioa, non x eta y ondasunen kopurua diren eta Px eta Py ondasun horien prezioa:
Eskari eta eskaintzaren legea adierazten duen grafika.
Ekuazio honek bi gauza adierazten ditu. Alde batetik, x ondasunaren unitate bat gehiago erosteak Y ondasunaren unitate gutxiago erostea suposatuko du. Beste alde batetik, x ondasunaren prezioa jeisten bada y ondasunaren kopuru eta prezio finkoekiko, prezioa jaistea erlatiboa dela ikusten da. Izan ere, eskari eta eskaintzaren lege orokorrak dioenez, X ondasunetik eskatutako kopurua handiagoa izango da prezioa txikiagoa den heinean. Ekuazio hau bi ondasun baino gehiagorekin erabili ahal izateko prestatua dago.
Ekuazioa periodo bat baino gehiagorako erabiltzerakoan, diru-sarrera orokorren hazkundea edo murrizketa ekar ditzake. Adibidez, gerta daiteke banako batek errentagarriagoak diren erabakiak hartuz diru-sarrera kopuru handiago bat lortzea, edo alderantziz.
Diru-sarreren hazkundea
Per-capita errentaren zenbatekoa era orokorrean hazi da herrialde guztietan. Diru-sarrera handiagoak izatearen arrazoien artean hezkuntza-maila hobetzea, globalizazioa, egoera politiko onuragarria, askatasun ekonomikoa eta bakea daude.[5] Beraz, garapen handiagoa duten herrialdeetan handiagoak izaten dira diru-sarrerak.[6]
Diru-sarreretan ezberdintasunak
Diru-sarreren ezberdintasunak diru-sarrera hauek modu desorekatu batean banatuak egoteari egiten dio erreferentzia. Desoreka hauek hainbat neurriren bitartez neur daitezke, baina, erabilienak Gini indizea eta Lorenz-en kurba dira.
Honekin erlazionaturik, hainbat ekonomialariren ustez, ezinbestekoa da diru-sarreren arteko ezberdintasunak egotea ekonomiaren funtzionamendurako; dena den, desoreka handiegi batek bidezkoa eta errentagarria ez den egoera sozioekonomiko batera eramango du ekonomia.[3] Honakoa saihesteko, Nazio Batuen ErakundeakGarapen Jasangarrirako 10. Helburua-n lan egiten du. [6]
Kontabilitatea
Nazioarteko kontabilitate arauen batzordeak, honako definizioa ematen die diru-sarrerei: "Diru-sarrerak kontabilitatean emandako mozkin ekonomikoen hazkundea dira. Haien artean kapital gehikuntzak eragiten dituzten aktiboen sarrera edo hobekuntzak, pasiboen murrizketak edo kapitalaren partaideen ekarpenak daude".
John Hicks-en definizioen arabera, diru-sarrera "denboraldi batean gehienez ere gastatu daitekeen zenbatekoa da, etorkizuneko diru-sarreren kapitalaren balioa (dirutan) bere horretan jarraitzea espero bada".[7]
Terminologiaren historia
Hasieran, John Hicks-ek “I” hizkia erabili zuen diru-sarrerei erreferentzia egiteko. Ondoren, 1937.urtean, hainbat froga egin eta gero, Keynes-ek “Y” erabiltzea erabaki zuen. Terminologia horrek gaur egunera arte dirau.