Kurutziagako gurutzeaDurangon XV. mendearen amaieran edota XVI. mendearen hasieran egindako hareharrizkoguruztokia da. 4,30 m.-ko altuera duen gurutzea hiriburuaren mendebaldean zegoen. Gurutzea izen bereko errabalean egon da beti; antzinan Vera Cruz baselizaren ondoan zegoen eta gaur egun, Kurutzesantun, Vera Cruzen eginiko museoan aurki dezakegu.[1]
Bere enborrean, zuhaitz sakratua irudikatzen duena, paradisuko sugea ikus daiteke, gurutzearen alde batetik, Adan eta Eva bertatik kanporatu izana kontatzen da, beste aldean, berriz, Evaren tentazioa eta Adanen bekatua. Horren gainean, forma zirkular batean, apostoluak jartzen dira eta apostuluen gainean Kalbarioa, oso apaindua, Jesus, Maria, San Joan eta hainbat aingerurekin. Gurutzearen goi-goian ilargia eta eguzkia dauzkagu. Bibliakoak ez diren azken irudikapen hauek espekulazio ugari sortu dituzte.