Kurt Bendlin (Maßort, 1943ko maiatzaren 22a – Paderborn, 2024ko abuztuaren 29a) alemaniar atleta izan zen, dekatloian espezializatua.
Alemaniako dekatlon txapelketa irabazi zuen 1965, 1957, 1971 eta 1974 urteetan. 1967an dekatlon munduko errekorra ezarri zuen eta 1968ko Udako Olinpiar Jokoetan brontzezko domina irabazi zuen.
Koloniako Kirol Unibertsitatean ikasi zuen eta, ondoren, gorputz-hezkuntzako irakasle izan zen.