Kristóf Rasovszky (Veszprém (Hungaria), 1997ko martxoaren 27a) igeriketan aritzen den kirolari hungariarra da. 2024ko Udako Olinpiar Jokoetan txapeldun olinpikoa izan zen 10 km ur irekietan.
Olinpiar Jokoak
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), domina bat eskuratu zuen:
10 km ur irekitako proban, zilarrezkoa lortu zuen 1.48.59,00ko denborarekin, Florian Wellbrock alemaniarraren atzetik (urrezkoa, 1.48.33,7eko denborarekin) eta Gregorio Paltrinieri italiarraren aurretik (brontzezkoa, 1.49,01,1ekoarekin) sailkatuz.[1][2]
2024ko Udako Olinpiar Jokoetan, Parisen, urrezko domina bat eskuratu zuen.
Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak
Erreferentziak
Kanpo estekak