2017an Munduko txapelketetan hartu zuen parte 100 metro tximeletan eta finalerdietan munduko junior errekorra egin zuen. Ondoren finalean bigarren egin zuen eta berriz gainditu zuen munruko junior errekorra, 50.62 segundutan utziz[2]. 2018an Europako txapelduna izan zen eta Gazteen olinpiadetan hiru urrezko domina eta zilarrezko bat eskuratu zituen.
2019ko Munduko txapelketatan urrezko domina eskuratu zuen 200m tximeletan, eta hori gutxi balitz 10 urtetan mantendu izan zen Michael Phelps historikoaren errekorra hautsi zuen. 1:50.73 denbora ME egin zuen, 19 urte baino ez zituela[3]. COVID-19 pandemiak erasan zuen 2020an eta positibo eman zuenez ezin izan zuen Nazioareko Igeriketa Ligan parte hartu[4].
Tokioko Udako Olinpiar Jokoetan urrezko domina lortu zuen 200 metro tximeletan eta 1:51.25 denbora markatu zuen, errekor olinpikoa OE hain zuzen ere[5]. 100 metro tximeletan ere hartu zuen parte eta zilarrezko domina kolkoratu zuen.