1989an Espainiako gazte mailako txapeldun bilakatu zen. Bere trebetasun handiari esker, 1990eko uztailaren 6an debutatu zuen, 16 urte besterik ez zuela. Berehalako gorakada izan zuen, eta 1990eko hamarkadaren erdialdean kirol horretan bere nagusitasuna ezarri zuen. Bereganatu dituen titulu eta txapelketen kopuruak ez du parekorik; erremonteko buruz buruko hamaika txapel irabazi ditu, eta binakako hiru txapelketa ere bai: 1994koa (Eizagirre lagun zuela), 1999koa (Imazekin) eta 2006koa (San Miguelekin batera). Datu horiek guztiek, Jesus Abregorekin batera, inoizko erremontari onena dela adierazten dute.