"Kosmos" kontzeptua hemen esanahi zabalekoa da, panteismo eta Unibertsoaren absolutizazioaren forma batzuk bertan sartuz. Hala ere, kosmismoaren mugimendu intelektuala, filosofikoa zein parafilosofikoa, guztiz errusiarra da, eta esperientzia bakuna da pertsonen imaginazioaren eta ezagutza zientifikoaren boterearen konfiantza elkartzerakoa garaian. Kosmosa, izaki guztien "sinpatia unibertsal" gisa pentsatzen da, eta ondoren zientziak Unibertsoaren inguruan duen ikuspegi garaikidearekin, kosmologiarekin lotzen da, izaki bizidun bat bailitzan.
Tendentzia hau doktrina ezberdinetan artikulatu da, euren artean Nikolai Feodoroven "lan komunaren filosofia", eta Vladimir Vernadskirennoosfera. Errusiar kosmosean ezagutza eta ulermen maila ezberdinak daude: biologikoa, energetikoa, astronomikoa, soziala... eta euren elkarketatik eratortzen da ezagutza unibertsala.