Korsikako futbol selekzioa 1962an sortu zen, txapelketa ofizialetan Korsika ordezkatzeko talde bat izateko asmoz. Korsikako Futbol Federazioak antolatzen du.
Historia
1962an sortu zen eta hasieran Frantziako taldeen aurkako partidak jokatu zituen. Lehenengoa 1967an OGC Niceren aurka, Monte Renosoko hegazkin istripuko biktimentzako dirua lortzeko asmoz.
Frantziaren aurka egin zuen nazioarteko debuta eta 0 - 2 emaitzaz nagusitu zen Marsellan. Bigarren nazioarteko partida jokatzeko hiru hamarkada pasa zirfen eta 1998an Kamerun izan zuen aurkari. Beste etenaldi baten ondoren 2009an itzuli zen eta ordutik ia urtero jokatu du partida bat, 2016an Euskal Selekzioaren aurka.